Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuorde Bittor Orozek eta Euskadiko Carrefourreko eskualdeko zuzendari José Luis Veigak elikagai-industriari Carrefour sariak entregatu dituzte
. Amurrioko destilategiak Euskadiko enpresa berritzaileenari Carrefour saria irabazi du eta Bizkaiko kafe-enpresak, berriz, nekazaritzako euskal ETE onenaren saria jaso du.
Bi enpresek Euskadin errotuta dagoen enpresa-eredua ordezkatzen dute, familia-enpresak direlako eta ezaugarri propioak dituztelako zein behar zehatzak dituztelako, esaterako, belaunaldi-erreleboa egitea edo lurraldean errotua egotea.
Hala, Amurrioko Acha Destilerías enpresa Euskadiko zaharrenetako bat da, baita Europako familia-enpresarik zaharrenetakoa ere. Iurretako Cafés Baqué enpresa, aldiz, XX. mendearen hasieran sortu zen familia-enpresa bat da.
Oroz sailburuordeak Euskadiko elikagaien industriaren funtsezko balioa kalitate bereizia dela nabarmendu zuen «tradizioa, bokazioa, ekintzailetza-espiritua eta berrikuntza Euskadiko elikagaien industriaren ezaugarriak dira, eta guztiek helburu bera dute: beren produktuek kalitate bereizia izatea. Hain justu, horixe da gure pasaporterik onenetakoa da bertan, estatuan eta nazioarteko merkaturatzeko.»
Eusko Jaurlaritzak Euskadiko nekazaritza-elikagaien produktuetarako kanal anitzeko merkaturatze-estrategia baten alde egin du.
«Estrategia horretan, Carrefour funtsezko kidea da, Euskadiko lehen sektoreak eta nekazaritza-elikagaien industriak egiten duen lana baloratu eta aitortzen baititu, eta, horrez gain, kontsumitzaileek gure kalitatezko produktuak eskura izatea errazten du», adierazi zuen Orozek.