Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2015, Azaroak 24

Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako Sailak 129,3 milioiko aurrekontua izango du

Arantxa Tapia sailburuak Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak 2016. urtean kudeatuko duen aurrekontua aurkeztu zuen.

437,5 milioi eurokoa izango da aurrekontu hori, horrek esan nahi du % 2,3 igo dela 2015. urtearekiko. Zenbateko horretatik 129, 3 milioi euro Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzarako izango dira, hau da, totalaren % 30 inguru.

Arrantza Zuzendaritzak izango du aurreko urtean baino zenbateko handiagoa

Arrantza Zuzendaritzak izango du aurreko urtean baino zenbateko handiagoa; hala, 14 milioi izatetik 16 milioi izatera pasako da. Igoera hori guztia arrantza-sektorearen hobekuntza zein modernizaziora, ikerketa nahiz berrikuntzara bideratuko da.

18,4 milioi euro landa-eremua eta itsasertza garatzeko neurrietarako izango dira; 7,6 milioi Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzarako eta 35,5 milioi Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzarako.

Teknologia, lehiakortasuna eta berrikuntza
Saileko gainerako arloei dagokienez, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordetzak izango du aurrekonturik handiena, 144 milioi eurokoa. Gehienbat industriara bideratutako teknologia-programak kudeatzeko izango da. Aipatutako programa horietan Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen Berrantolamenduari buruzko Dekretuan ezarritako irizpide berriak aplikatuko dituzte, gainera.

Programa horien 2016ko deialdiek hainbat urterako partidak izango dituzte, hain zuzen ere: Hazitek programak, 67,9 milioi eurokoa; Emaitek programak, 27,4 milioi eurokoa; Elkartek programak, 24 milioi eurokoa eta Berrikertu programak, 2,2 milioi eurokoa.

Igoera handiena
Aurreko urtearekiko aurrekontu-igoerarik handiena Industriako sailburuordetzak izango du, 104,2 milioi euroko aurrekontua izango baitu, 2015ekoa baino 8 milioi euro handiagoa.

Nabarmentzekoa da garapen industrialari laguntzeko tresnak mantenduko direla. Hala ere, bada berritasun bat: 9 milioi euroko partida izendun bat izango du aurten INDARTU programak, inbertsio industrialei laguntzeko eta enplegua sortzeko gune behartsuetan, esaterako, Ezkerraldean (Bizkaia) eta Oiartzualdean (Gipuzkoa).

Nazioartekotze politikari dagokionez, enpresarako sustatutako programa guztiei eutsiko zaie, 26,2 milioi euroren bidez, baita nazioartekotze 470 beken deialdiari ere. Hala, beka horietarako, guztira, 6 milioi euro bideratuko dituzte.

Merkataritza eta turismoa
Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzak 41,8 milioi euroko aurrekontua izango du: 28,2 milioi euro merkataritzarako izango dira eta 13,5 milioi euro, berriz, destinoa sustatzeko eta turismo-sektorea hobetzeko.

Alderdi berri gisa, aipatzekoa da hiru hiriburuetako merkataritza-plan estrategikoak eskualdeetako hiri garrantzitsuenetara zabalduko direla, adibidez, Irunera, Barakaldora eta Getxora.

Turismoaren azoka profesionaletan ere parte hartuko da, hala nola, Fiturren, Berlingo azokan zein Londreskoan; Britainia Handian eta Estatu Batuetan sustapen-ekintza zehatzak egiteaz gain.

Argazkia: M. Arrazola