Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak beken deialdi bat egin zuen 2015-2016 ikasturtean Pasaiako, Bermeoko eta Ondarroako ikastetxeetan itsasketako eta arrantzako ikasketak egiteko.
Beka horietarako 134.000 euro inguru bideratuko dira eta helburua da gastua hauek guztiak finantzatzea: ikasleen ohiko bizilekutik kanpoko etxebizitza, ikastetxerako joan-etorriak, mantenua eta ikasketa-materiala.
ITSASORATU programaren lehenengo fasearen baitan emango dira
Beka hauek Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzak martxan jarritako ITSASORATU programaren lehenengo fasearen baitan emango dira. Lehenengo fasean, erdi-mailako eta goi-mailako zikloetako ikasleentzako (25 urtetik gorakoak badira) eta arrantzako titulu profesionaletako ikasleentzako (Itsasbazterreko Patroi Balioaniztuna eta Arrantzuntziko Kapitaina ) bekak emango dira Era berean, arrantza-ontzietan Laneko Etengabeko Preskuntza egiten duten erdi-mailako eta goi-mailako ikasleei ere bekak emango zaizkie. ITSASORATU programaren bigarren zatian, udan eta itsasoan arrantza-ontzietan praktikak egiteko jardueretarako bekak ematea aurreikusi da. Beka horiek erdi-mailako eta goi-mailako ikasleentzat izango dira eta, horretarako, laguntza batzuk ezarriko dira eta federazio desberdinekin hitzarmenak egingo dira.
ITSASORATU programak Eusko Jaurlaritzak 2015-2010 Arrantza eta Akuikulturarako egindako Plan Estrategikoaren oinarrietako bat jarriko du praktikan; sektorea gaztetzea eta profesionalizatzea helburu estrategikoak baitira.
Aginduan ezarritako baremoak betetzen dituzten pertsona guztiei emango zaizkie bekak eta, gehienez, ikasle bakoitzari 2.404,05 euro emango zaizkio. Bekadun bakoitzari emango zaion puntu-kopuruaren araberakoa izango da diru-laguntza. Bekak ikasturte bat iraungo du.
Pertsona bakoitzari puntuak emateko, irizpide hauek izango dira kontuan:
• Egin beharreko ikasketen maila
• Ohiko bizilekuko herritik ikastetxera dagoen herrirako distantzia
• Eskatzailearen egoera eta familiarena (ezkondua egotea, seme-alabak izatea eta antzerakoak).
Argazkiak: M. Arrazola