Eusko Jaurlaritza izan zen, Euskadiko elikagai-industriako 20 enpresari baino gehiagorekin batera, San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Country XVII. edizioan
, urriaren 4tik 7a bitartean. Ekimena goi-mailako gastronomiaren munduko erreferenteetariko bat bilakatu da, eta bertan parte hartu zuten enpresek, beren produktuak erakusteaz gain, jaki-dastatzeak antolatu zituzten. Edizio honetan, Singapur eta Hong Kong izan ziren gonbidatutako hiriak.
Peli Manterola Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak azpimarratu zuenez, Eusko Jaurlaritzak ahalegin erantsia egin du Gastronomikaren edizio honetan Euskadiko elikagai-industriako ordezkari gehiago izan zedin.
HAZI Fundazioak koordinatutako esparruan, 20 euskal enpresa baino gehiago aritu ziren beren produktuak dastatzeko aukera emanez, show cooking-eko saioen bitartez, Karlos Argiñanoren Aiala Ostalaritza Eskolarekin lankidetzan.
Aurtengo nobedadea Basque Culinary Center bitartez heldu da; Euskadiko elikagai-industriaren produktuak erabilita egindako platerak zerbitzatu baitzituen erakusketa-aretoko jangelan.
Era berean, tokiko produktuek osaturiko gosariak eskaini zituzten, hiriko zenbait hoteletan. Hirugarren urtez, jarraian, Mikel Garaizabal enologo eta sommelierrak zuzendu zuen jakien dastatze artistikoa, interpretazioa, zuzeneko musika, pintura eta poesia elkarturik.