Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2015, Urriak 7

Familia-nekazaritza gehiago sustatzeko eskatu zuen Munduko Nekazaritza Foroaren V. Biltzar Globalak

Bost kontinenteetako landa inguruetako 200 ordezkarik baino gehiagok parte hartu zuten Munduko Nekazaritza Foroaren V. Biltzar Globalean

, non agerian utzi zuten beharrezkoa dela elkarrizketa politiko parte-hartzailea ahalbidetzen duten espazioak erakundetzea, haien barruan familia-nekazaritzako organizazioak sartuz, bereziki gazteen eta emakumeen ahotsa jasotzen dutenak.

Zenbait gobernu, nekazaritza-erakunde, nazioarteko erakunde (FAO eta FIDA, esaterako), familia nekazaritzako batzorde nazional, nekazaritza garapeneko elkarte, irabazteko asmorik gabeko erakunde eta ikerketa zentro aritu ziren topaketan, beren ordezkarien bidez.

Hala, lan-taldeetan bilduta, bost kontinentetako nekazaritza-sektoreko zenbait eragilek aktiboki jardun zuten, elkarrizketa politikoaren bila, Familia Nekazaritza, baserritarren nekazaritza, artisau-arrantza, artzaintza eta komunitate indigenak bultzatzeko politika publikoak sortzeko. Beste mota askoko gaiak ere izan zituzten aztergai, hala nola Familia Nekazaritzan oinarritutako nekazaritza-sistemen gobernamendurako irizpide globalen ezarpena edo Familia Nekazaritzako antolakundeak ikerketa-zentroekin lotzeko modua.

Gidalerro globalen edukiak eta jarraitu beharreko bidea landu zuen lan-taldeak azpimarratu zuen, bestalde, Familia Nekazaritza bizimodutzat jo behar dela eta aitortu behar zaiola nekazaritzaren eta erregioaren garapenean duen eginkizun garrantzitsua. Era berean, nabarmendu zuen funtsezkoa dela eskubide ekonomiko, politiko eta sozial berdintzaileak biltzen dituzten prozesu partizipatiboagoak sustatzea.

Nekazaritza-organizazioak ikerketa-zentroekin lotzeko modurik hoberenez eztabaidatzean, adierazi zen komunikazio-prozesuak hobetzeko beharra, bai eta dagoeneko ezarrita dauden harremanak indartzekoa ere. Gainera, lan-taldean parte hartu zutenek adierazi zuten familia-nekazariek aktiboagoak izan behar dutela beren ezagutzak eta jardunbide onak identifikatzen eta sistematizatzen.

Lan-taldeez gain, V. Biltzarrean, gai bakarreko aditu-taldeak aritu ziren, zehazkiago: familia-nekazaritza bultzatzeko komunikazioa, gazteak eta enplegua nekazaritza eremuetan eta emakumeen eginkizuna familia-nekazaritzan.

Munduko Nekazaritza Foroaren V. Biltzar Globalak : Etorkizuna eraikiz, familia nekazaritza topaketan bildutakoek Familia Nekazaritza bereizteko egindako aurrerapausoak aztertu zituzten, eta, halaber, elkarrizketa-mekanismoak planteatu zituzten sektorea hobetzeko eta bultzatzeko eta nekazaritza-ikerketa baserri-munduko organizazioekin lotzeko. Familia-Nekazaritzari buruzko politika espezifikoei buruzko ideiak eta adibideak trukatzeko aukera izateaz gain, foroan beta egon zen, munduan dauden milioika familia-nekazarientzat etorkizun hobea nola eraiki daitekeen aztertzeko.

AIAF+10 estrategia, familia-nekazaritzari bultzada globala ematearen aldeko kanpaina.

Munduko Nekazaritza Foroak koordinatutako mundu mailako kanpaina trinkoaren ondoren, Familia Nekazaritzaren Nazioarteko Urteak (AIAF-2014) emaitza aipagarriak lortu zituen; horren guztiaren ondoren, AIAF+10 ekimenak jarraituko du helburu nagusia berbera izaten: Familia Nekazaritzaren aldeko politika publikoak hobetzen jarraitzea. Hala, Munduko Nekazaritza Foruak berriki zabaldu duen kanpainak hiru osagai nagusi ditu jarduera-esparru zabal baten barruan: Familia Nekazaritzako Komite Nazionalak sustatzea, Familia Nekazaritzarako Gidalerro Globalak ezartzea eta ikerketa parte hartzailea sustatzea.

Nazioarteko Urtean gertatu den bezala, AIAF+10 ekimena garatuko da baserriko organizazioen, nekazaritza-elkarteen, ikerketa-zentroen, gobernuen eta nazioarteko erakundeen arteko lankidetza eta elkar ulertzeko gogorik handienaren bila.

Munduko Nekazaritza Foroa

Munduko Nekazaritza Foroa sare plurala da, familia-nekazaritza eta nekazaritza-garapen iraunkorra sustatzen duena, eta Afrikako, Amerikako, Asiako, Europako eta Ozeaniako nekazarien federazioek, nekazaritza-organizazioek eta ikerketa-zentroek osatzen dutena. Arkautiko nekazaritza elikagaien campusean dauka idazkaritzaren egoitza (Vitoria Gasteiz, Araba).