Eusko Jaurlaritzak hainbat diru-laguntza ildo ireki ditu, azken hilabeteetan, landa-eremuan eta lehen sektorean berrikuntza eta garapeneko jarduerak egiteko.
Guztira 7,5 milioi inguru dira nekazaritza-, elikadura- eta arrantza-proiektuak sustatzeko. Horri 3,3 milioi gehiago gehitu behar zaizkio landa-eremua eta itsasertza garatzeko jardueretarako. Arantxa Tapia sailburuak aurkeztu zituen Udapa nekazaritza-kooperatibara egindako bisitan.
Arantxa Tapia sailburuak aurkeztu zituen Udapa nekazaritza-kooperatibara egindako bisitan.
BERRIKER programa
Diru-laguntzarik handiena Berriker programak dauka, eta nekazaritza-, elikadura- eta arrantza-sektoreetan zerbitzu- eta prozesu-jardueren antolaketa berritzeko proiektuetara bideratuko da. Guztizko zuzkidura, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorraren kargura, 5.750.000 eurokoa izango da gehienez, prozesuen berrikuntza-proiektuak finantzatzeko. Horietatik, 575.000 euro 2015 urteko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 5.175.000, berriz, 2024 urtera arteko konpromiso-kredituei. Zerbitzuen antolaketa berritzeko laguntzei dagokienez, zenbatekoa 75.000 eurokoa izango da. Horietatik, 30.000 euro 2015eko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 45.000 euro 2016. urteko konpromiso-kredituei.
Ikerketarako laguntzak
Berriker-etik kanpo, Jaurlaritzak beste bi agindu onartu ditu diru-laguntzak arautzeko. Horien helburua oinarrizko ikerkuntza, industria-ikerkuntza eta garapen esperimentaleko proiektuetako gastu eta inbertsioak ahalbidetzea da, nekazaritza-, elikadura- eta arrantza-sektoreetan.
Diru-laguntzak itzuli beharrik gabekoak izango dira, eta urte bakarrekoak edo urte anitzekoak, proiektuen egikaritze-epearen arabera. Guztira 1.350.700 euro emango dira, 595.700 euro 2015 urteko ordainketa-kredituetan eta 755.000 2016. urteko konpromiso-kredituetan.
Landa eta Itsasertzeko garapenerako laguntzak
Landa eta itsasertzeko promozio eta garapenerako diru-laguntzak ere onartu ditu Jaurlaritzak. Guztira 3.310.000 euro emango dira, Euskadiko landa-eremuko bizi-kalitatea, ekonomiaren dibertsifikazioa eta energia-jasangarritasuna hobetzeko helburuarekin. Honako proiektuak lagunduko dira diruz, beste batzuen artean: zentro soziokulturalak eraikitzea, azpiegitura turistikoak sortzea, degradatutako inguruneak berreskuratzea, banda zabala jartzea eta energia berriztagarriak ezartzea.
Laguntza horien onuradunak honakoak izan daitezke: toki-erakundeak (zuzenean edo haien autonomia-erakundeen edo udal-sozietate publikoen bidez), edota udalerriaz gaindiko erakunde publikoak.
Argazkiak: M. Arrazola