Gipuzkoako Arrantzale Zaharren Omenaldian” izan ziren Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuorde Bittor Oroz eta Arrantzako zuzendari Leandro Azkue, Donostian.
Guztira 365 arrantzale omendu zituzten, baina omenaldiarekin itsasbazterreko arrantzako erretiratu guztiak izan zituzten gogoan. Arrantzarekin lotutako jardueretan lan egiten duten emakumeak ere omendu zituzten.
Bittor Orozek Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren babesa berretsi zien arrantzarekin lotutako lanetan dabiltzan pertsona guztiei, eta hauxe nabarmendu zuen: haien giza kapitalak eta kapital profesionalak goratzen dute Euskadin hain tradizionala eta etorkizunerako beharrezkoa den sektorea.
Eusko Jaurlaritza lanean ari da arrantzaleen bizi-kalitatea hobetzeko, lan-baldintza duinak bermatzeko, eta arrantza gazteentzat erakargarri bilakatu eta horrela langileen zahartzea geldiarazteko
Orozek nabarmendu zuenez, «Eusko Jaurlaritza lanean ari da arrantzaleen bizi-kalitatea hobetzeko, lan-baldintza duinak bermatzeko, eta arrantza gazteentzat erakargarri bilakatu eta horrela langileen zahartzea geldiarazteko».
Eustateko azken datuen arabera, 2.363 lagun ari dira egun, Euskadin, arrantzarekin lotura zuzena duten jardueretan, bai lehorrean nola itsasoan. Horietako 1.985 arrantzaleak dira (1.148 Bizkaian eta 837 Gipuzkoan). Kalkuluen arabera, arrantza-sektorek 10.000 lanpostu inguru sortzen ditu zeharka (elikadura-industria, zerbitzuak, eta abar).
Gaztetzearen eta profesionalizazioaren aldeko apustua
«Sektorearen gaztetzea eta profesionalizazioa helburu estrategikoak dira Eusko Jaurlaritzarentzat. Giza kapitalaren sustapena, lanpostuen sorrera eta etengabeko prestakuntza –bai itsas- eta arrantza-eskoletan, baita itsasontzietan ere– ezinbestekoak dira hori lortzeko», Oroz sailburuordearen esanetan.
«Izatez, jarduera horiek leku garrantzitsua dute Eusko Jaurlaritzak martxan jarri duen Arrantza eta Akuikulturako Plan Estrategikoan (2015-2020). 102 milioi euro inguruko aurrekontua du proiektuak, 27,5 milioi Eusko Jaurlaritzak jarriak eta gainerakoa Europako funtsetatik hartua. Haren lehentasuna da hazkundea sustatzea gizarteratzearen eta enpleguaren sorreraren bidez. Horretarako, prestakuntza sustatuko da bete-betean, laneko mugikortasunarekin, dibertsifikazioarekin eta tokiko garapen partizipatiboarekin batera», esan zuen Orozek.
Plana adostasunak lortuz egindako proiektu baten ondorioa da, eta arrantza-sektore lehiakor bat lortzeko bidean sakontzea du helburu. Sektore horrek praktika seguruak eta ingurumenari begira integratuak izango ditu, kalitatezko lehengaiak hornituko ditu eta erakunde indartsu eta egituratuak izango ditu. Horretarako, balio-kate osoan egingo da lan, arrantzatzen den unetik merkaturatzeraino, kudeaketa-eredu aurreratuak eta azpiegitura eta teknologia moderno eta berritzaileak ezarriz eta arrantza-eremu jasangarriak eratuz.
Argazkia: M. Arrazola