Ekainaren 25ean eta 26an Murgian (Araba) egin zen landa ingurunean ekintzailea izateko lehen barnetegia
, Hazik antolatuta landa ingurunearen garapenerako elkarteekiko lankidetzan “Landa eremuko ostegun ekintzaileak” programaren baitan -urte osoan egingo da.
Helburuak ondokoak izan dira: negozio ereduaren definizioaren inguruko zalantzak argitzea, aukera berriak atzemateko metodoa ikastea eta negozio eskema diseinatzea.
Orotara, 10 negozio ideia desberdin zituzten 11 pertsonak aztertu dute banan-banan euren ideiak, CANVAS metodologia oinarri, gainerakoekin planteamenduak, zergatik, beldurrak… konpartituz. Egun bat eta erdi talde lanean, murgilketan, negozio eredua diseinatzen ikasten.
Ideien aniztasunari, bertaratutako pertsonen nortasun desberdinei eta euren jarrera proaktibo eta irekiari esker lan eta konfiantza giroa sortu da eta aberastu dira bertaratutako bakoitzaren hasierak planteamenduak.