Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

2015, Ekainak 29

Radiata pinua eta basoko beste espezie batzuk genetikoki hobetzeko plana

Radiata pinuaren eta basoko beste espezie batzuen hobekuntza genetikoa da Euskobasoa 2050 proiektuaren helburu nagusietakoa

, zeina NEIKER-Tecnalia, Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea-Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunaren sailean mende dagoen irabazi asmorik gabeko sozietate publikoa koordinatzen ari den, Baskegur-Euskadiko Zuraren Elkartearekin batera.

Plana oso aukera ona da Euskadiko baso-zuraren sektorearen lehiakortasuna hobetzeko, kate osoaren beharrak hartzen baititu kontuan

Euskobasoa 2050 Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordearen baso sektore iraunkor baten aldeko apustuaren aldeko estrategien barruan kokatzen da. Proiektu honek baso sektorearen berregituraketa bat dakartza eta baita ezagutzan, ikerketan eta gure basoetako tokiko egurraren sustapenean aurrerapenak egiteko ekimenak.

Plana oso aukera ona da Euskadiko baso-zuraren sektorearen lehiakortasuna hobetzeko, kate osoaren beharrak hartzen baititu kontuan: ekoizpena, eraldaketa eta komertzializazioa, bereziki eraldaketaren industriara zuzenduta.

Mintegizainek, baso jabeek, eraldaketaren industria eta merkaturatzaileek lortuko dituzte onurak proiektuaren gauzapenarekin, eta sektoreak bere beharretara ondoen egokitzen den hautapen genetikoa eduki ahal izango du. Hobekuntza plana epe luzerako proiektu bat da, eta NEIKER-Tecnaliak 1984an basoak hobetzeko hasi zituen lanetan oinarrituta dago. Lan etengabe horrek radiata pinuaren base genetiko bat edukitzea ahalbidetu dio nekazaritzako erakundeari, eta ondorioz Europako erreferentziazko zentroa da basoko espezi horri dagokionez.

Euskobasoa 2050ek sektorearentzat interes handia duen beste proiektu bat dauka, hau da, Euskadiko baso masaren zonifikazioa egitea, kudeatzeko helburu desberdinen arabera. Beste xede bat da radiata pinuaren espezi alternatiboak hautatzea, ekoizleen eta eraldatzaileen kudeaketaren helburu interesgarrietara egokituta eta, gainera, klima aldaketara egokituta. Azkenik, programak NEIKER-Tecnaliak emankortze saiakuntzak eta hautatutako material genetikoa erabiltzeko probak egitea aurreikusten du.

Basoa hobetzeko planak NEIKER-Tecnaliaren eta euskal baso-zuraren sektorearen artean dagoen lankidetza sakonduko du, sektoreak markatu beharko ditu hobekuntza genetikoari dagokionez ezarri beharreko helburuak. Sektoreari ikuspegi zientifikotik laguntzeko helburuarekin, zentro teknologikoak Administrazioak eta baso jardueraren eragileek beraiek antolatzen dituzten mahai teknikoetan parte hartzen du. Gainera, NEIKER-Tecnalia nazioarteko hainbat batzordetan parte hartzen du baso produktiboen gaian I+G+B orientatzeko, horien artean Europako Landutako Basoaren Erakundearen Administrazio Kontseiluan, Europako Baso Institutuaren Bulego Atlantikoaren Aholkularitza Taldean eta EFI Atlantic Ikerketaren eta Ezagutzaren Transferentziaren Agenda Estrategikoan.

Radiata pinuaren gaixotasunen zaintza

Hobekuntza programarekin batera, NEIKER-Tecnaliak hainbat ikerketa proiektu garatzen ditu radiata pinuaren eta basoko beste espezie batzuen epidemiologiari eta zaintzari dagokionez, tartean ugalketa klonala, emankortzea eta silbikultura landuz. Ikerketa lerro guztiak basoko masen biodibertsitatearen ebaluazio genetikorako eta populazioaren karakterizaziorako teknikarik berritzaileenetan bermatzen dira. Lortutako emaitzei esker, NEIKER-Tecnalia Europako erreferentziazko zentro moduan kokatu da radiata pinuaren ikerketari dagokionez, eta horren bermea da azken urteetan finantzaketa publiko lehiakorreko zortzi proiektu onartu direla, horietatik bost Europakoak eta hiru estatukoak; halaber, nazioarteko kontratu pribatuak ere sinatu dira.