Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2015, Ekainak 29

Aztik surimiari buruzko Europako kongresu bat antolatu du

Surimiaren arloko Europako profesional guztientzat erreferentzia den Surimi School Europe ekitaldiaren bederatzigarren edizioa egingo da irailaren 23, 24 eta 25ean, Madrilen.

‘Premium Quality and Innovation for New Products’ izango da aurtengo gaia, eta ikaskuntza-jardunaldiak elkarrekin antolatu dituzte Surimi School Europe-ek eta itsas eta elikagai-berrikuntzan aditua den AZTI zentro teknologikoak.

Kalitate-kontrolarekin eta I+G-arekin lan egiten duten teknikari, fabrikako langile eta marketineko langileak joaten dira

Surimi School Europe bi urtetik behin egiten da, eta bertara joaten dira surimiaren teknologiari buruzko jakintza praktikoa eta jaki berrien prestaketan surimiak izan dezakeen erabilera ezagutu nahi duten profesionalak. Kalitate-kontrolarekin eta I+G-arekin lan egiten duten teknikari, fabrikako langile eta marketineko langileak joaten dira. Surimiaren arloan munduko aditurik handienetakoa den Jae W. Park izango da ikastaroaren zuzendaria, eta surimiarekin lotutako mundu-mailako enpresa, ikerketa-zentro eta bestelako erakunde prestigiotsuetako ordezkariak izango dira bertan.

Kalitatezko produktu berrien Premium kalitatea eta berrikuntza izango dira egitarauaren ardatz nagusia, eta, ikastaroan, bestalde, lan praktikoak eta esperimentu-erakustaldiak ere egingo dira. Beste gai batzuk ere aztertuko dira jardunaldi horietan: etiketa garbien formulazioa, surimi jasangarriaren merkatua eta etorkizuna, surimiaren garapen berriak eta surimi-produkzio eta -eskari globala.

Ikastaroa ingelesez izango da, oso-osorik; baina bertaratzen direnek aukera izango dute lan-saioen ondoren enpresetako lider eta hizlariekin harremanetan jartzeko, azalpenak beste hizkuntza batzuetan eman ditzaten.

Surimi School Europe-eko zuzendaria, Jae W. Park, elikagaien zientzietako katedraduna da Oregoneko Estatu Unibertsitatetik, surimian eta haren eratorrietan katedraduna hain zuzen ere, 1992az geroztik. 150 artikulutik gora idatzi ditu erreferentziazko argitalpenetarako, baita espezialitatearekin lotutako liburuetako kapituluak ere. Institute of Food Technologists-eko (IFT) kide izendatu zuten 2007an. Sari profesional berezia da hori, elikagaien zientzia eta teknologiaren esparruan egindako ekarpenengatik aparteko kualifikazio eta esperientzia duten pertsonei ematen zaiena.