Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2015, Ekainak 29

Landa-garapenean eta nekazaritza jasangarrian inplikatutako eragileen bilera

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzak eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak, Munduko Landa Foroarekin elkarlanean, bilkura bat antolatu ekinean du

landa-garapenean eta nekazaritza jasangarrian inplikatutako eta konprometitutako euskal eragile guztiekin, Arkautiko Nekazaritza Polo Teknologikoan (Araba).

Bakoitzaren ekimenak, esperientziak eta gaitasunak konpartitu nahi izan ditu

Ekimenaren jatorrian foro baten beharra zegoen, hau da, landa-garapenaren alorrean nork bere mailan lanean diharduten erakunde, instituzio, zentro eta abarren bilgune bat izatea, elkarren lanaren berri izateko eta Euskal Autonomia Erkidegoan eremu honetan dauden gaitasun, baliabide eta potentzialitateen gaineko ikuspegi zabalagoa izateko. Bakoitzaren ekimenak, esperientziak eta gaitasunak konpartitu nahi izan ditu, eta ireki daitezkeen kolaboraziobideak aztertu.

Hala, gobernuz kanpoko erakundeekin batera, autonomia-erkidego mailan eta Europa eta nazioarte mailan nekazaritzarekin zerikusia duten hainbat gizarte mugimendu eta eragile publiko elkartu ziren.

Euskal Administrazio Publikoaren aldetik, besteak beste, honako erakunde hauen ordezkariek parte hartu zuten: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak; Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzak; NEIKER-Tecnaliak (Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Institutua), AZTI-Tecnaliak (Itsasoaren eta Elikagaien Ikerketarako Euskal Institutua) eta ELIKA Elikagaien Segurtasunerako Fundazioak.

Jardunaldiaren hasiera gisa, Elena Gutiérrez Pérez del Notario andrea, Eusko Jaurlaritzako Landa eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiken zuzendaria, “Garapen jasangarrirako estrategia EAEren eremuan – Iragana, oraina eta etorkizuna” hizpide hartuta mintzatu zen. Mintzaldiaren ostean, esperientzia sorta baten berri zabaldu zen, honako partaide hauen eskutik: Nerea Basterra (Oxfam Intermon), Josu Urrutia (Mundukide), Auxtin Ortíz (Munduko Landa Foroa), Juanan Gutierrez (HAZI Landa, Itsasertz eta Elikagaien Sustapenerako Fundazioa), eta “Via Campesina” erakundearen eta EHNE Bizkaia sindikatuaren ordezkariak.

Geroago, bisita gidatu bat egin zuten Arkautiko Nekazaritzako Elikagaien Campusean, NEIKER Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Institutuak egiten duen lana ezagutzeko.