Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2015, Apirilak 13

BLEB, landa eremurako berrikuntza eta lankidetzako estrategia bizia

Lankidetza-ekimen berriztatzaileak behar ditugu lehen arloan, gure baserrietan, arrantzale-herrietan eta elikagai-industrian; eta Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza, horretarako, Berrikuntza eta Lankidetzarako Estrategia Bizia diseinatzen ari da (BLEB), ea, horrela, poliki-poliki, gauzak egiteko beste modu bat, beste kultura bat eraikiz, elkarri lagunduz eta jakin-mina eta saiakera baliatuz egiten ditugun gauzak, normal-normal eta egunero.

Gaur egun, landa eta itsas eremuan izan badira produktuak, prozesuak, metodoak eta abar sustatzeko baterako ekimenak eta BLEBen helburua joera, berrikuntza dena, sektoreka eta lurraldeka zabaltzea da, gizarte, ekonomia eta ingurumen lehiakortasunerako eta iraunkortasunerako bulkada nagusietako bat baitira.

BLEBen diseinua Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzak koordinatu du. Lan talde mistoan ondokoak izan dira partaide: zuzendaritzetako Innobasque-ko, Azti-ko Tecnalia-ko, Elika.ko, Hazi-ko eta Neiker Tecnalia-ko pertsonak. Horiek guztiak Katilu-n integratzen dira, BLEBen diseinua eta zabalkuntza erraztu eta bultzatzeko tresna baita.

Hiru elementu desberdin

BLEBk hiru ezaugarri berezi ditu, hau da: lankidetzako berrikuntza, “ekosistema”ko ikusmira eta ahaleginak ardaztea eta lankidetzako berrikuntza piztu eta errazteko tresna.

Lankidetzan berrituz; zer da? Kontua da edozein premia edo benetako erronkari erantzuna edo konponbidea ematea, baina ezaguera teknologikoa, praktikoa, kudeaketa-arlokoa aplikatuz… eta sormena erruz erabilita, beste ideia eta konponbide batzuk batera uztartuz, baita hasieran agian ezinezkoak iruditu izan arren ere, edo lehenago inoiz bururatu ez izanagatik ere. Kontua da produktu eta zerbitzu berriak sortzea; prozesuak, kudeaketa-moduak eta negozio-ereduak atzera berriro pentsatzea, eta baita gauzak egiteko eta harremanak izateko beste modu batzuk garatzea ere.

“Ekosistema”ko ikusmira eta lankidetzako berrikuntzarako ahaleginak ardaztea: BLEBren aburuz, garrantzitsua da nekazaritza eta elikadura sektoreko eta landa eta itsas inguruneko “ekosistema”ko agenteen arteko lankidetza. Hori dela eta, hurrengo urteetan, ahaleginak bideratuko dira esparru desberdinetako agenteak lankidetza eremuen inguruan lotzera. Lankidetza eremuok ondokoak dira: LGP 2020 (Landa Garapenerako Programa), sektoreko plan estrategikoak eta elikaduraren inguruko gaietan, Euskadi Ris 3rako espezializazio adimentsuaren estrategia.

Lankidetzan berritzea xaxatzeko eta errazteko tresnak aktibatzea. BLEBari abiada emateko, baditugu bi gauza: diseinatua dugu ekintza-plana; eta badugu Katilua ere. Katilu horretan, diziplina anitzetako hainbat langile eta antolakunde ari da proiektuen garapena erraztu nahian eta berrikuntza lankidetzan egiteko giro egokia sortu nahian, batera ahaleginduz, baliabideak eta ezaguerak batera erabiliz. Eta administrazioak beste tresna bat ere baliatuko du testuinguru lagungarri hori bultzatzeko, hau da, sortzen diren lankidetza-proiektuei diruz laguntzearren, hainbat laguntza-deialdi egingo du.

Erronkak eta baliabideak

BLEBren erronkak hauexek dira: berrikuntzari eusten dion nekazaritza eta elikadura enpresen kopurua handitzea, I+G+B transferentzia handiagoa bermatzea eta gero eta enpresa eta ekoizle txiki gehiagok berrikuntza eta lankidetzako dinamikak garatzea erraztea. Horretarako, hiru jardute alor zabaldu dira eta Katilu espaziotik koordinatu eta dinamizatuko dira:

1. Lankidetzako berrikuntza proiektuak sorrarazi eta erraztea.
2. Berrikuntza eta lankidetzako kultura eraikitzea, sektoreko eta lurraldeko erreferentziazko agenteekin lankidetzan.
del sector y el territorio.
3. Berrikuntza eta lankidetzarako ezaguera kudeatzea.

Ezagueren transferentzia errazteko, Katiluko talde teknikoak ondokoa sustatuko du:
berrikuntza eta lankidetzarako monografikoak egitea aukera eta esperientzia praktikoak konpartitzeko, idatzizko baliabideen eta Lankidetzako Berrikuntzaren Agendaren bidez.
de la Innovación en Cooperación

Onuradunak

BLEBk abantailak eta aukerak sortzen ditu lankidetza proiektu berritzaileetan esperientzia duen eta garatzen jarraitu nahi duen ororentzat eta esperientzia barik ideiak eta ardura duten pertsonentzat, ekoizleentzat, enpresa txikientzat eta erakundeentzat. Katilu espazioko eskaintzak hiru dira nagusiki:

– Ideiak proiektu bihurtzeko aukerak aztertu eta emateko espazioa, metodologiak, dinamikak eta taldea eskaintzea.
– Transferentzia jardunaldi eta mintegietan parte hartzea, baita gaitze programetan ere.
– Agente anitzeko sare dinamikoko partaidea izatea.

Nora jo interesdunak…

Interesdunek Katiluko talde teknikoko edonorengana jo dezakete, euren ideia berritzaileak egokiro bideratzeko eta proiektuen aukerak esploratzeko:

• Eusko Jaurlaritza: Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza Santiago Martínez S-Martinez@ej-gv.es
• Azti. Amaia Barrena abarrena@azti.es
• Elika. Mónica del Prado mdeprado@elika.net
• Innobasque. Olga Gómez ogomez@innobasque.com
• Hazi. Juanan Gutierrez jagutierrez@hazi.eus eta Alazne Uribarri auribarri@hazi.eus
• Neiker. Iker Bilbao ibilbao@neiker.net