Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2015, Martxoak 12

Eusko Jaurlaritzak Ministerioari eskatu dio arrantzaldien epeak errespetatzeko

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapia Hondarribiko portu gipuzkoarrean egon zen

, Nekazarita, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuorde Bittor Orozekin eta Arrantza zuzendari Leandro Azkuerekin batera, berdelaren deskarga ikusten, arrantza sektoreari laguntzen diola erakusteko; izan ere, Madrileko Arrantza Ministerioak bi aste baino gehiago atzeratu du espezie horren arrantzaldiaren hasiera.

Sailburuak azaldu zuenez, “Ministerioak berdelaren arrantzaldia beranduago hasteko hartutako erabakiak berdelaren eta antxoaren arrantzaldiak batera gertatzea eragin du, hau da, berdel berantiarrenak eta antxoa goiztiarrenak batera harrapatzen ari direla.

Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak azpimarratu egin zuen garrantzitsua dela arrantzaldien epeak eta denborak errespetatzea, une oro dagokion espeziez gozatu ahal izateko, merezi duten prezioan eta kalitatean.

Sailburuak mezua azpimarratzeko esan zuen “orain berdelaren unea dela eta antxoaz gozatzeko aukera aurrerago izango dugula, baita maiatza edo ekaina arte ere. Berdela kontsumitzeko eskatu nahi nuke, aurrerago antxoa sartzeko, eta artisautzakoa ez ezik iraunkorra ere baden arrantzaren alde egin dezagun.

Euskadiko itsasertzeko guneen garapenerako laguntzak

Hondarribira egindako bisitan, Tapia sailburuak jakinarazi zuen euskal exekutiboak 1,25 milioi euro baino gehiago bideratu dituela Itsaspen Programaren baitan Euskadiko itsasertzeko guneen sustapena eta garapena bultzatzeko laguntza gisa.
Guztira 26 proiektu lagundu dira diruz, eta horiek 3,3 milioi baino gehiagoko inbertsioa eragingo dute, ekarpen publiko-pribatuari esker. Horietatik gehienak (11) itsasertzeko guneetako biztanleentzako oinarrizko zerbitzuak sortzeko dira, eta 2 milioi euroko inbertsioa eskatzen dute. Gainerako proiektuetatik, sei itsasertzaren garapenari lotutako turismo ekimenak garatzeko dira (108.000 euroko inbertsioarekin); bost autoenplegurako proiektuak dira (28.000 euro), sei itsaso eta arrantza baliabideei lotutako enpresak sortzeko dira (895.000 euroko inbertsioekin) eta bat ondarea kontserbatzeko jardueretarako, 228.000 euroko inbertsioarekin.
Herrika, sei proiektu Hondarribian kokatzen dira, bost Pasaian, hiru Bermeon, eta bi Ondarroan. Amoroto, Berriatu, Ea, Elantxobe, Irun, Lekeitio, Mutriku, Orio, Santurtzi eta Zumaiako udalerriek proiektu bana izan dute diruz lagunduta.