Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2015, Martxoak 5

Idiazabal J.D. prestatzen ari da 2020rako bere produkzioa %20 eta enplegua %15 handitzeko

Aurtengo lehen hilabeteetan, Eusko Jaurlarizako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzak legegintzaldi honetarako dituen plan estratregiko garrantzitsuenetako batzuk aurkeztu ditu

; besteak beste, hor ditugu Elikagai Industriaren Lehiakortasun Plana, Ekoizpen Ekologikorako Plan Estrategikoa, baso-biomasa bultzatzekoa eta Idiazabal jatorri-deituraplano biziberritzekoa. Guztira, 100 milioi eurotik gorako inbertsioa eskatuko dute, eta urrats handia izango dira lehen sektoreko lan-baldintzak eta landa-guneetako bizi-kalitatea hobetzeko.

Bittor Orozek, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko zuzendari orokorekin eta Idiazabal Jatorri Izendapenaren lehendakariarekin batera, Idiazabal Gaztaren J.D.-ren 2015-2020 Plan Estrategikoa aurkeztu dute  Arkautiko Nekazaritzako Elikagaien Parkean, Idiazabal gaztaren sektoreari lotutako produkzio ehuna suspertzeko helburu nagusiarekin. Eusko Jaurlaritzak 3,5 milio euro bideratuko ditu Idiazabal sektorera datozen bi urtetan formakuntzarako, promoziorako eta berrikuntza garatzeko

Enplegua sortzea, produkzioa areagotzea, jetzialdiko ardi kopurua handitzea eta kontsumoa sustatzea dira plan honen helburu estrategikoak, bere asmoa baita Idiazabal sektorearen posizionamendua berreskuratzea, 2010az geroztik beherantz joan baita. Oroz sailburuordeak esan duenez, plan honek “Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailak 2013-2016 aldirako duen Jardute Programaren helburuetako bati erantzuten dio, bertako produktuei eta kalitateko produktuei lotutako elikagaien industria indartsua, lehiakorra eta iraunkorra bultzatzeko helburuari, alegia.”

Enplegua sortzea, produkzioa areagotzea, jetzialdiko ardi kopurua handitzea eta kontsumoa sustatzea dira plan honen helburu estrategikoak

Hau da Idiazabal J.D.rako planteatzen den lehen Plan Estrategikoa, 27 urteko ibilbidea egin ondoren, eta Eusko Jaurlaritzaren ekimenez egiten da, Nafarroako Gobernuaren eta gaztaren elaborazioan eta ardi sektorean oro har inplikatutako erakunde, elkarte eta enpresen lankidetza estuarekin.

IDIAZABAL J.D.-REN DATUAK
Idiazabal J.D. 1987an sortu zen, EAEn eta Nafarroan ardi latxaren eta karrantzarraren esnez soilik egindako gazta babesteko asmoarekin. 27 urte horietan Jatorri Deitura sendoa lortu da, merkatuan ezaguna eta produkzioa eta ekoizle kopurua handitzen joan dena 2010era arte, urte horretan 1.466.429 kg gazta ekoitzita, egiaztatutako produktu gehien izan duen kanpaina izanik.

Gaur egun Idiazabal gazta esnea saltzen duten 256 abeltegi daude eta neurri ertaineko 121 gaztandegi, eta azken hamarkadan gaztandegi txikien produkzioa (gehienetan norbere ustiategiko esnez soilik egindakoa) handituz joan da gaztandegi industrialen produkzioarekin alderatuta, Idiazabal produkzio iturri nagusia izateraino, gainera.

Gaur egun Idiazabal gazta esnea saltzen duten 256 abeltegi daude eta neurri ertaineko 121 gaztandegi

Idiazabal J.D.ren lehendakari Jose Mari Ustarrozez azaldu duenez, “Idiazabal gaztaren sektorea sektore dinamikoa izan da azken hamarkadetan, eta etengabe hazten joan da, bai produkzioari dagokionez bai inplikatutako aktiboei dagokienez. Halere, azken urteotan inflexio handia ikusi da joeretan eta etorkizuneko perspektibetan, eta horrek eragin du gogoeta estrategikorako prozesu hau abian jartzea, eta berari esker egungo egoeran, etorkizuneko helburuetan eta 2020ra ate garatu beharreko estrategietan arreta jarri eta horiek denak definitzea ere. Gogoeta prozesuak, halaber, sektoreari aurrera egiteko eta posizionamendua berreskuratzeko bide bat topatzen lagundu beharko dio”, gaineratu du Ustarrozek.

PLAN ESTRATEGIKOA
2015-2020 Plan Estrategikoa Idiazabal J.D.ren produkzio, eraldaketa eta merkaturatzeko eremuan erabiliko den estrategia definitzeko egin den gogoeta prozesu baten emaitza da.

Idiazabal J.D.ren egitura dela eta, EAEn zein Nafarroako Foru Erkidegoan ekoizten baita, lehen urratsa izan da gobernu biak bateratzea era adostuan jarduteko. Prozesua oso parte hartzailea izan da, bilera ugarirekin eta gai multzo askorekin, eta 100 profesional ingururen partaidetzarekin, egoeraren diagnostikoaren gainean zituzten ikuspuntu desberdinak alderatu eta eztabaidatzea ahalbidetuta.

Gogoeta prozesu osoan adostasun handia egon da Plan estrategikoaren helburuari dagokionez, eta azkenean “Idiazabal sektoreari lotutako produkzio ehuna berreskuratzeko asmo sendoa” agertu dute denek.

HELBURUAK
Planak helburu zehatzak planteatzen ditu, hauek:
• Enpleguaren %15eko hazkundea, enplegu iraunkorra eta lurraldeari sendo lotutakoa izanik.
• %15eko hazkundea inskribatutako jetzialdiko ardi kopuruan, produkzioak aurrera egiteko abiapuntu gisa.
• Ustiategien eta gaztandegien errentagarritasuna areagotzea ahalbidetuko duten tresnak sortzea, horrek berez jardueran iraunkortasuna bermatzea ekarriko baitu.
• Ekoitzitako Idiazabal gaztaren bolumenak %20 gehiago izatea, behintzat krisiaren hasieran sektorean ohikoak ziren bolumenetara heltzeraino.
• Kontsumoa sustatzea, bai Euskal Autonomia Erkidegoan bai Nafarroako Foru Erkidegoan, eta era berean beste zonalde batzuetan saltzen diren bolumenak handitzeko ekintzak garatzea.

ESTRATEGIAK ETA EKINTZAK
Helburu horiek lortzeko, 5 estrategia definitu dira, eta estrategia horiek ezarri ahal izateko 8 jardute ildo, 18 ekintza eta 37 zeregin zehaztu dira.Hauek dira estrategiak:
• Efizientzia eta lehiakortasuna hobetzea
• Komunikazioa eta merkaturatzea
• Berrikuntza eta transferentzia teknologikoa
• Laguntza finantzarioa
• Prestakuntza eta informazioa.

Aurten aurreikusita dago estrategia guztiak hedatzea eta 2015aren bukaeran, berriz, Planaren lehen jarraipena egingo da.
“Eusko Jaurlaritzak 3,5 milio euro bideratuko ditu Idiazabal sektorera datozen bi urtetan formakuntzarako, promoziorako eta berrikuntza garatzeko. Konpromiso hau zehaztuko da LGP berriaren baitan jasotako laguntza neurrietan eta gaur egun zehazten ari garen tresna finantzario berrietan”.- Orozek gaineratu du “Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailaren asmoa da sektorean berrikuntza bultzatzea, Neiker eta Azti zentro teknologikokin elkarlanean, eta komertzializazioa bultzatzea banatzaileekin akordioak sinatuta, Idiazabal gazta gehiago eta hobeto merkaturatu ahal izateko”, azpimarratu du Orozek.