Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2015, Martxoak 5

Andoni Erkiaga eta Iñaki Bóveda

HAZI erakundeko Andoni Erkiaga eta Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) Iñaki Bóveda dira Eusko Jaurlaritza Euskadin alternatiba energetiko gisa baso-biomasaren erabilera areagotzea bultzatzen ari den estrategia batez arduratzen diren bi teknikariak.

Elkarrizketa honetan zehaztuko digute estrategia horren helburuak eta horiek lortzeko egiten ari diren ekintzak.

Sustrai: Berriki, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak energia alternatibo gisa baso-biomasa erabiltzeari buruzko estrategia aurkeztu du. Noiztik ari zarete horretan lanean? Zein dira horren garapen-ildo nagusiak?
Andoni Erkiaga: HAZI eta EVE erakundeen arteko harremanak aspalditik datoz, 2012ko udatik hain zuzen. Izan ere, Eibarko eta Elgoibarko Udalak aholkatzen bat egin genuen… Ondoren, erabaki genuen bi erakundeok koordinatuta inplikatu behar genuela energia helburuetarako baso-biomasa (nekazaritzako azpiproduktuez ahaztu gabe) erabiltzera bideratutako ekintzetan.
Iñaki Bóveda: Hasieratik argi izan genuen prozesuaren ardatz antolatzaileak izan behar zuela baso-biomasa erabiliz energia termikoa sortzeko prozesuan nahasitako balio-kateko eragile guztiek modu koordinatuan jardutea; hain zuzen, honela izendatu dugu: menditik galdarara, proposatu genituen helburuak lortze aldera.

Xedea da 2020ko Euskadiko Energia Estrategian, planteatutakoa betetzea, eta, zehazki, energiaren auto-hornikuntzarantz aurrera egitea

Sustrai: Zer helburuz ari gara?
Andoni Erkiaga: Oro har, xedea da2020ko Euskadiko Energia Estrategian, planteatutakoa betetzea, eta, zehazki, energiaren auto-hornikuntzarantz aurrera egitea, enplegua sortzea, baso-sektorearen eta egurra eraldatzeko sektorearen merkatuari nitxo berriak eskaintzea, euskal know how bat garatzea, tokiko galdara-fabrikatzaileetarako merkatu baterako bide ematea, basoko suteen arriskua murriztea eta mendietan landareen osasuna hobetzea.
Iñaki Bóveda: Eta, azken finean, hortik sortu dira bi garapen-ildoak osatzen dituztenak, non horietako bakoitzean erakunde bakoitzak egiten jakite handia baituen.

Sustrai: Zein dira ildo horiek eta zertaz arduratzen da erakunde bakoitza?
Andoni Erkiaga: HAZI erakundeari dagokionez, gure erantzukizuna da menditik hasi eta eraldatutako baso-biomasa biltzeko silora arteko guztia. Horren baitan, baliabideak kalkulatzea, basoaren plangintza eta baliabidea erauztea eta eraldatzea, berau erabiliko den instalazioetan bildu arte.
Iñaki Bóveda: EVE erakundeak, bere aldetik, sorkuntza termikoaren prozesua kontrolatzen du instalazioetan, hain zuzen horiek instalatzen dituen erakundeen premietara egokituta daudenetan, eta trakzio-efektua eragiteaz arduratzen da euskal industriaren garapenean; azken hori oso esanguratsua da bi garapen-ildoetan.

Sustrai: Badago erabateko lankidetzarik? Beste erakunderen batek parte hartzen du?
Andoni Erkiaga: HAZI eta EVE erakundeen garapen-ildoak xedatzen dira erakunde bakoitza aditua den jakintza-arloan: HAZI lehenengo garapen-ildoan deskribatutako eragiketa guztietan inplikatuta dago eta EVE bigarrenekoetan, baina modu erabat sinergikoan.
Eta hori ez da teoria hutsa, EVE eta HAZI erakundeek sustatzen dituzten ekintzek erakusten baitute benetako konpromisoa daukagula EVE erakundearen Laguntzen Programarekin (Industria Sailburuordetza) eta PDR 2015 – 2020 Laguntzen Programarekin (Nekazaritza Sailburuordetza)
Iñaki Bóveda: Beste erakunderen baten partaidetzari dagokionez, esan behar da toki-erakundeak direla prozesuko erakunde nagusiak eta basoari dagokionez foru-aldundiak direla erakunde eskudunak… Horiekin guztiekin lankidetzan aritzen gara. Guztiek erakusten dute benetako interesa eta horiekin hertsiki lanean ari gara, baita udalekin eta administrazio-batzarrekin ere.

Kontuan izan behar da hidraulikoa aprobetxamendu gorenean dugula

Sustrai: Zein abantaila ditu baso-biomasak beste energia-baliabide berriztagarri batzuen aurrean?
Andoni Erkiaga: Ezin da alde onez hitz egin uste badugu gure energia-arazoen irtenbidea zera dela, baliabide desberdinez osatutako “nahasketa” bat erabiltzea…Hala ere, baten bat aipatu behar bada, esan behar da baso-biomasa geurea dela eta asko dugula. Gainera, oso garrantzitsua da esatea berau erabiltzeko eskulan asko behar dela, eta hori funtsezkoa dela enplegua sortzeko.
Iñaki Bóveda: Kontuan izan behar da hidraulikoa aprobetxamendu gorenean dugula, eta, eolikoa eta eguzkikoa ez direla hain handiak eta, gainera, abian jartzeko zenbait zailtasun dituztela… bereziki, araudiari dagokionez. Horien guztiekin konparatuta, baso-biomasak abantailak ditu, zalantzarik gabe.

Sustrai: Zein mailatan dago Euskadi teknologia mota horiei dagokienez beste autonomia-erkidego batzuekin alderatuta? Eta Europako gainerako herrialdeekin alderatuta?
Andoni Erkiaga: Ez gara “lehenak polean”, baina euskaldunok azkar ikasten dugu, eta bistakoa da baso-baliabide ugari daukagula eta hori erauzten eta eraldatzen dakien industria-ehuna dugula. Gainera, instalazioetan aditu onak ditugu eta galdaren garapenean gure industria-ehuna aipagarria da. Bestalde, gehitu behar da Euskadin energia-zerbitzu trebeek lan egiten dutela.
Iñaki Bóveda: Instalazio-kopuruari dagokionez, badaude gehiago dituzten beste erkidego batzuk, Gaztela eta Leon kasu, baina gaur egun Euskadi ari da teknologia hori indartsuen babesten. Urtero, 20-25 berri muntatzen dira, eta hazkunde-erritmo ona da hori.

Sustrai: Helburuetako bat da negozio-aukera berriak eta sektorerako merkatu-nitxo berriak sortzea. Zeintzuk dira?
Andoni Erkiaga: Hazten ari den merkatua da. Merkatu-aukera argienak dira Biomasaren Zentro Logistikoak sortzea, eta horietan baso-baliabidea biltzea eta eraldatzea, tokiko galdara-fabrikatzaileetarako merkatu baterako bide ematea, egurraren norako klasikoei (paper-fabrikak eta zerrategiak) alternatiba bat eskaintzea eta eremu berri bat irekitzea galdaren instalatzaileetarako. Industria-, baso- eta zerbitzu-sektoreetarako merkatu-nitxoak dira.
Iñaki Bóveda: Galderen fabrikazioari dagokionez, gaur egun bi enpresa soilik daude eta biomasa-instalatzaileek askotan atzerriko fabrikatzaileetara jo behar izaten dute. Gure xedea da fabrikatzaile gehiago sortzea, maila goreneko estandarte teknologikoekin.

Sustrai: Enplegua sortzeari dagokionez, badago batez besteko kalkulurik?
Andoni Erkiaga: Baten bat badago… enplegua/ zuntz t-ak/ kudeatutako ha-k arteko ratioak zehaztuz arriskatzen dena. Hala ere, gu ez gara horrenbeste ausartzen. Ziur gaude Basoa Konfederakundeak datu zehatzagoren bat eman dezakeela. Gainera, kontuan izan beharko genituzke baso-sektoretik kanpoko enpleguak: eraldaketa, instalazioa eta ekoizpena… Ez gara ausartzen datu zehatzak ematen: gera gaitezen enplegua sortzen duelako ebidentziarekin.
Iñaki Bóveda: Ekoizpen-katea, menditik galdarara, oso luzea da; horrek esan nahi du enplegu-sorkuntza handia dela hainbat sektoretan, baina oso arriskatua da datu zehatzak ematea.

Sustrai: Gaur egun, hainbat udalek dute interesa. Nola doaz proiektuak? Zer eginkizun dute HAZI eta EVE erakundeek horiek abian jartzean?
Andoni Erkiaga: Euskadiko udal guztiei eskaintzen zaie programan parte hartzeko aukera. HAZI-EVE erakundetara jo behar dute soilik, web orri honetan agertzen den inprimakia betez: www.biomasaeuskadi.net. Hortik abiatuta, hitzarmen bat sinatzen da, bi erakundeek konpromisoa hartzen dute eta premia energetikoak ebaluatzeko ikerketak abiarazten dira, baita udal-biomasaren kopurua inbentariatu eta abar ere. Datu horiekin txosten xehatu bat aurkezten da eta, udalak ontzat emanez gero, lanak hasten dira proiektua eraginkortasunez martxan jartzeko. Prozesu osoan HAZI eta EVE erakundeen aholkularitza eta laguntza izaten da.
Iñaki Bóveda: HAZI arduratzen da baso-biomasa inbentariatzeaz eta EVE erakundeak, berriz, udalerriko energia-premiak aztertzen ditu. Datuekin batera, bi edo hiru proposamen aurkezten dira, udal-agintariek horien artean erabaki ahal izateko.

Sustrai: Zenbat udal daude prozesu honetan?
Andoni Erkiaga: Orain arte, 22 udalek erakutsi dute interesa espresuki arlo horretan lankidetza estuagoa ezartzeko. Horietako bostek sinatu dute lankidetza-hitzarmena. Bost udaletan ebaluatu dira baso-baliabideak eta horiek ustiatzeko jarraibideak zehaztu dira. Halaber, eraikin publikoetan egin daitezkeen biomasaren energia-aprobetxamenduak antzeman dira eta, zenbait kasutan, baita etxebizitza partikularretan ere. Horrela, udalek badakite gauzatu beharreko ekintzak zein izan daitezkeen eta, zenbait kasutan, gauzatzen ari dira dagoeneko. Paraleloki, gainerako 17 udaletan aurretiazko analisiak eta ikerketak egiten ari dira, eta espero da 2015ean emango dituztela lortu nahi diren emaitzak.
Iñaki Bóveda: Behar bada, udal gehiagotara ere irits gintezke, baina gure giza baliabideak eta baliabide teknikoak kontuan hartuta, erabaki dugu pixkanaka joatea eta gauzak ondo egitea, kantitateari baino kalitateari lehentasuna emanez. Hala ere, zalantzarik gabe, denborarekin zifra askoz ere handiagoak lortuko ditugu.

Sustrai: Erakundeetan sustatzeaz gain, sustatzen ari al zarete baso-biomasa partikularren kontsumorako?
Iñaki Bóveda: EVE erakundeak bere Laguntzen programan aurreikusten du diru-laguntzak ematea biomasaren instalazio partikularrei, eta 600 eskaera hartu ditu aintzat. Hala ere, estrategia honen helburu nagusia da Euskadiko eraikin guztiak geure baso-biomasarekin berotzea.