Euskal Autonomia Erkidegoan familia-nekazaritzako 16.400 ustiategi daude, 20.000 pertsona baino gehiagori enplegua ematen diotenak.
Eusko Jaurlaritzak negozio-eredu hori zaindu eta bultzatu nahi du, gure herriko kulturaren, paisaiaren eta nortasunaren parte baita. Hala adierazi zuen Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuorde Bittor Orozek Familia Nekazaritzaren Nazioarte Urtearen itxiera-ekitaldian.
Munduko Landa Foroko arduradunek 2014 Familia Nekazaritzaren Nazioarteko Urtean zehar lortutakoari buruzko datuak eman zituzten. Ekimen horretan munduko guztiko 715 eragilek lan egin dute guztira, 52 batzorde nazionaletan antolatuta, politika publikoetan eragiteko xedearekin.
Batzorde nazional horiei esker, nekazarien lanari buruzko jakintzak eta kontzientzia areagotu ahal izan dira gizartea
Batzorde nazional horiei esker, nekazarien lanari buruzko jakintzak eta kontzientzia areagotu ahal izan dira gizartean. Familia-nekazaritzari buruzko 20 ikerlan eta argitalpen gauzatu dira, 200 sentiberatze-jarduera, eta 263 kongresu eta topagune.
Itxiera-ekitaldian parte hartu zuen Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzak ere; bere ekarpenean, Munduko Landa Foroak nazioartekotzeko “Basque Country” estrategiaren barruan duen garrantzia azpimarratu zuen, eta estrategia hori “herrialde gisara dugu erronka” dela adierazi zuen. Arkauteko Zalditegiak zentroan antolatutako Familia Nekazaritzaren Nazioarteko Urtearen itxiera-ekitaldian parte hartu zuten nekazarien kolektiboetako ordezkariek, berriz, arduratuta daudela aitortu zuten, nekazaritza-ustiategietan lan egin nahi duen gazte gutxi dagoelako.