PEFC-Euskadik bere hamargarren urteurrena Euskadin ospatu egin den Bilbon.
“Jarduera ekonomikoa eta baso biodibertsitatea bateragarriak egiten azken 10 urteetan Euskadik egin duen aurrerapena, egurraren sektoreko profesionalen konpromisoari esker izan da, bai eta erakunde publiko eta pribatuen inplikazioari eta haien arteko elkarlanari esker ere”, esan zuen ekitaldian esker onez Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburu Bittor Orozek
Ekitaldian bost enpresa eta baso jabe batzuk saritu dituzte basoen kudeaketa iraunkorraren alde egindako lanagatik. Oso bestelako eremuetako profesionalek ere hartu dute parte, esaterako, moda, arkitektura edo sukaldaritzako profesionalek, eta egurrarekin edo basoek ematen duten produktuekin duten harremana azaldu dute.
Euskadi da arbolaz okupatutako azalera proportziorik handiena duen autonomia erkidegoa Estatuan, eta urtetik urtera azalera hori haziz doa, 2013an argitaratutako basoen inbentarioan ikusi daitekeen moduan. Azalera horren erdia baino gehiago titulartasun pribatukoa da, beraz, bere kudeaketa eta zaintza bere jabeen esku dago. Duela hamar urte, egurraren profesional horietako batzuek erabaki zuten beste aurrerapauso bat gehiago eman eta beraien eguneroko jardunean ingurumenaren kontserbaziorako helburuak finkatzea, Basoen Kudeaketa Iraunkorraren aldeko konpromisoa hartuta PEFC markaren eskutik.
Ekitaldian Bittor Oroz sailburuak gogora ekarri zuenez, “gaur egun, egurraren ekoizpenerako erabiltzen den baso azaleraren %40ak kudeaketa iraunkorraren egiaztagiria dauka. Portzentaje hori goraka doa urtetik urtera, beraz, horrek esan nahi du gure basoak, oso funtzio ekonomiko, ekologiko eta sozial handia betetzen dutenak, hobeto zainduta daudela eta kalitate handiagoko lehengaia ematen dutela.”.