Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2014, Azaroak 25

The Food Mirror: elikadura-joeren etorkizuna definitzen duen lehen komunitate globala

Food trend trotters-en (elikagaigintzako joeren harraparien) lehen komunitate globalak —AZTIk sortua— hiru kide berri ditu.

Ruby Garovillo (New Jersey), Elena Ubeda (New York) y Fabiola de Goríbar (Mexiko Hiria) izan ziren The Food Mirror ekimeneko onlineko lehiaketaren azken edizioko irabazleak. Ekimen horren bidez, mundu guztiko elikadura-joerei buruzko informazioa biltzen du zentro teknologikoak, elikagaigintzarako irtenbideak emateko. Hiru joera-harrapari berriek astebeteko ibilbidea egin dute Euskadin barrena

Basquetour-en Bilboko egoitzan aurkeztu dituzte AZTIko hiru food trend trotter berriak, bai eta The Food Mirror ekimenaren datorren urterako helburuen berri eman ere. Zentro teknologikoa, itsasoaren eta elikagaien ikerketan espezializatua, joeren argitalpen bat ateratzera doa lankidetzan: kontsumitzaileek hurrengo urteetan izango dituzten lehentasunen berri izateko gida.

Beste erronka handietako bat da enpresentzako balioa sortzea The Food Mirror komunitateko jarduerak abiapuntu izanik, eta ezagutza kolektibo hori enpresen estrategian txertatzea, kontsumitzaileen eskaerei arin eta eraginkortasunez aurrea har diezaioten. The Food Mirror-en azken xedea da gizartearen eskaerak elikagai “ispiluetan” proiektatzea, herritarrak haietan islatuak senti daitezen eta haiei balioa eman dakien.

Helburu horiek lortzeko, hainbat ekintza egingo dira, hala nola denen artean elikadura-prototipo bat sortzea, sektorera transferitzeko modukoa, eta han diseinatzaileek, publizistek eta abarrek parte hartzea. Halaber, AZTIk, aurreikuspenen arabera, enpresentzako sentsibilizazio-kanpainak egingo ditu joerek eta sormen-tailerrek berrikuntzarako duten garrantziari buruz. Beste helburuetako bat da kontsumitzaileak eta enpresa-mundua konektatuko dituzten elikadura-sektoreko erronken inguruan lan egitea, eta beste sektore batzuekin sinergiak aktibatzea, hala nola turismo gastronomikoarekin eta marketinarekin.

The Food Mirror filosofiaren barruan online osagaia sustatzen jarraituko du AZTIk. Aurten, The Food Mirror doako aplikazioa jarri dute martxan. Erabilgarri dago Androiderako, eta, laster egongo da iOS-erako. Instagramen antzeko ingurune bat da, eta funtzionalitate berriak izango ditu hurrengo hilabeteetan. Komunitatearen kanal nagusietako bat da aplikazio hori, eta, haren bidez, kontsumo-joeren inguruko argazkiak igotzen eta partekatzen dituzten erabiltzaileek. 2015ean, hazten ari den komunitate honetako erabiltzaileentzako erronka berriei helduko zaie.