Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2014, Azaroak 20

Euskadik, Errioxak eta Nafarroak ardogintza defendatzeko konpromisoa

Eusko Jaurlaritzako sailburuorde Bittor Oroz,  Iñigo Nagore eta Javier Esparza, Errioxako eta Nafarroako Nekazaritzako kontseilariekin, elkartu zen

, hiru erkidego autonomoen esparruan ardogintzaren sektorea babesteko ekintza bateratuak lantzen jarraitzeko.

Bilera Hondarribian egin zen, eta joan den martxoan Logroñon egin zen topaketaren jarraipena da: “adosteko eta koordinatzeko puntuak bilatzeko beste urrats bat da, Jatorri Deitura partekatzen duten gure mahastizainei dagozkien gaiak hobetzeko helburuarekin”, nabarmendu zuen Orozek.

Adosteko eta koordinatzeko puntuak bilatzeko beste urrats bat da

Aldi berean, Oroz sailburuordeak azpimarratu zuenez, “Euskadi bilera hauetan defendatzen ari den gai zerrendako puntuetako beste bat Errioxako jatorri izendapeneko azpieskualdeak gehiago bereiztea da”, Arabako Errioxari aipamena eginez.

Nagore kontseilariak adierazi zuen, berriz, “topaketa hauek nahitaezkoak dira, hiru erkidegoen erantzukizuna delako ahal den guztia egitea mahastizaintzaren sektorearen alde eta kalitatezko ardogintza baten garapena bultzatzera zuzendutako politikak adosteko”.

Javier Esparza nafar kontseilariak “enplegua sortzen duen sektore baten pisu ekonomikoa” nabarmendu zuen eta, halaber, “ardoaren protagonistak” defendatu ditu, “lurraldea eta gure landaguneak mantentzen laguntzen baitute”.

Gai zerrendaren baitan hainbat gai landu dira, hala nola Elikagaien Informazio eta Kontrolerako Agentziaren (AICA) eginkizunari lotutakoak, Elikadura Katearen funtzionamendurako neurrien legearen esparruan; Administrazio Autonomikoen eginkizuna Kontseilu Arautzailearen barruan eta ardoaren Lanbideartekoarekiko harremanak; Kontseiluaren sustapen politika, eta administrazioek ekarpen ekonomikoak egiteko irizpideak; eta Euskadi; Errioxa eta Nafarroaren arteko mahastizaintza eta ardogintzaren sektorean ikerketak egiteko lankidetza.