Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2014, Azaroak 20

Aztik eta La Salve-garagargoa hitzarmena

AZTIk eta La Salve-Bilbaok lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, eta, haren bidez, konpromisoa hartu dute zortzi berrikuntza- eta garapen-proiektu gauzatzeko.

Bi erakundeak hasi dira elkarrekin lanean, eta hala jarraituko dute 2017ra arte. AZTIko ikertzaileak arduratuko dira bilbotar produktua berrikuntzaren eta garapenaren erreferente bihurtzen elikagaien sektorean eta, zehatzago esanda, edarien sektorean.

La Salve-Bilbao euskal enpresak bere historia eta ezagutza berreskuratu nahi ditu, eta berrikuntzaren aldeko apustuagatik nabarmendu. Hori dela eta, euskal enpresak urteko irabazien % 20 inbertituko du kontzeptu horietan, Espainiako lider bihurtzeko asmoz. La Salve-Bilbaoko sustatzaile Jon Ruizen arabera, “zortzi proiektu hauen bidez, Espainia guztiko garagardoaren erreferentzia- eta azterketa-puntu bihurtu nahi dugu Bilbo”.

Lehen ekimena eta garrantzitsuena 2016an La Salve-Bilbao tokikoa merkaturatzea da. Produktu horretan, osagaien % 40 tokikoak dira, 100 kilometro baino gutxiagora jarduten duten ekoizleenak. Proiektu hau oso garrantzitsua da La Salverentzat, tokiko produktuekiko eta klima-aldaketa geldiarazteko konpromisoaren erakusgarri baita.

La Salve-Bilbaok konpromiso honi eusten dio: bezeroek benetako garagardoa edatea eta ahalik eta informazio gehiena izatea. Halaber, AZTIk ibilbide luzea egin du herritar kontsumitzaileekin azterketak egiten eta lankidetzan aritzen elikagaien berrikuntza sustatzeko haien eskaerak eta beharrak produktu eta zerbitzu berri gisa proiektatuz. Bi helburuek bat egiten dute erakunde bat martxan jartzeko apustuarekin: Garagardoaren Institutua. Haren helburua da bezeroei aldian-aldian informazio erabilgarria ematea. Helburu diren publiko desberdinetako ordezkariek osatuko dute erakunde hori: bezeroak, enpresako bazkideak, erakundeak eta komunikabideak. Asmoa da garagardoaren munduko joeren eta kategoria gehigarrien behatoki bat sortzea.

Beste lan-ildo bat da glutenik gabeko Europako benetako lehen garagardoa garatzea eta merkaturatzea. Produktu batzuekiko intolerantziek planteamendu berri bat sortu dute, zeliakoentzat egokia den produktu bat eskaintzea xede duena.

Ildo horri jarraikiz, AZTIk eta La Salve-Bilbaok alkoholik gabeko benetako lehen garagardoa ere diseinatuko dute. La Salve-Bilbao alkoholik gabea aitzindaria izango da produktu-gama honetan, eta 2017an egongo da eskuragarri.