Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2014, Azaroak 11

Nirea Hitzarmena: “Zure egiten baduzu, gure egingo duzu”

Joan den udaberrian, lehen sektorean eta landa-inguruan eragina duten erakundeek eta organismo sozioekonomikoek NIREA aurkeztu zuten

, lehen sektorea eta landa-inguruko eta kostaldeko sektoreak suspertzea eta balioztatzea helburu duen ekimena. Orduz geroztik, pauso ugari eman dituzte hirigunearen eta landa-inguruaren arteko zubiak eraikitzeko, ekimenak atxikimendu gehiago izan ditu eta edukia askotariko forotan zabaldu da.

Ekimenak lehen sektorea eta landa-inguruko eta kostaldeko sektoreak suspertzea eta balioztatzea helburu du

Besteak beste, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzak, Hazi elkarteak, ENBA eta EHNE sindikatuek, Euskadiko arrantza kofradiek, Euskadiko Nekazaritza Ekologikoko Kontseiluak, Nekatur-ek, Euskadiko Elikagaien Clusterrak, nekazaritzako kudeaketa zentroek, landa-garapenerako elkarteek, sektoreko elkarteek eta lehen sektoreko ekoizleek sustatu zuten Nirea.

Atxikimendu berrien bila
Nirea abiarazi zutenetik, atxikimendu gehiago izan ditu. Nabarmentzekoak dira banaketa-talde handienak, Eroski eta BM kasu, ordezkari politikoenak (Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua eta Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohia) eta kulturaren arloko kideenak, adibidez, Toti Martinez de Lezea idazlearena, Jose Luis Korta arraunlariarena eta Joseina Etxeberria kazetariarena.

Eroskik EAEko hornitzaile nagusiekin biltzeko antolatu zuen jardunaldian egin zuen bat Nirearekin. Jardunaldiaren amaieran, Nirea hitzarmenarekin bat egiteko atxikimendua sinatu zuen, «Euskadiko lehen sektorearen suspertzean parte hartzeko, ekosistema babesteko eta landa-inguruaren eta itsasertzaren garapen jasangarria bultzatzeko, hark herrialdearen garapen ekonomikoan eta sozialean egiten duen ekarpena errekonozituz».

Pertsonaia ospetsuak
Joan den uztailean, Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroen markoan, «Nirea: aportando valor de lo rural a lo Urbano» ikastaroa antolatu zuten. Arloko teknikariek eta adituek ez ezik, Euskadiko gizarteko beste arlo batzuetako pertsonaia ospetsuek ere hartu zuten parte eta ekimenaren mezuarekin bat egin zuten, lehen sektorea, landa-ingurua eta itsasertza ekonomikoki suspertzeko helburuz:
besteak beste, Juan José Ibarretxe lehendakari ohiak, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiak, José Luís Korta arraunlariak, Toti Martinez de Lezea idazleak eta Joseina Etxeberria irrati-esatariak. Denek landa-ingurua eta hirigunea lotzeak duen garrantzia nabarmendu zuten, fisikoki elkarrengandik gertu egon arren, kulturalki gero eta urrunago baitaude.

Ikastaroaren amaieran, Tapiak Eusko Jaurlaritzak lehen sektoreko pertsonekin eta Euskadiko landa-inguruko eta itsasertzeko herritarrekin duen konpromisoa gogorarazi zuen. «Horrenbestez, Nirearekiko konpromisoa du, lehen sektore estrategikoa, lehiakorra eta bizia duen herrialde bat babestea delako», esan zuen.
Gaur egun, Nirea hitzarmenaren edukiak zabaltzeko eta gizarteko maila guztietako atxikimenduak lortzeko kanpainak aurrera dirau. Arreta berezia jarri da hedabideetan, Nirearen mezua zabaltzeko ezinbestekoak baitira.

Zer da Nirea?

Nirea programa bat da, lehen sektorearen sustapena eta landa eta itsasertzaren biziberritzea azken helburua duena eta lehen sektorea eta landa eta itsasertzeko ingurunea osatzen duten pertsonak protagonista dituena. Ekimen horren bitartez, ezagutzera eman nahi da landa-ingurune biziak bere ingurunean duen garrantzia, daukagun gizartearen ereduaren barruan duten zeregina eta beroiek osatzen dituzten pertsonak balioestea. Hitz batean, Nirea ekimenak ekosistema zaintzea eta landa eta itsasertzeko ingurunearen garapen iraunkorra sustatzea defendatzen du, eta ingurune horrek Euskadiko garapen ekonomiko eta soziala orekatua izaten laguntzen duela onartzen du.

Joan den apirileko aurkezpenean, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuorde Bittor Oroz Nirea ekimena babestearen alde agertu zen, «Euskadiko lehen sektoreko pertsonekin eta landa eta itsasertzeko ingurunean bizi direnekin konpromisoa hartzeak lehen sektore estrategiko, lehiakor eta bizia duen herrialde batekin konprometitzea esan nahi duelako. Gutako bakoitzak ahalegina egitea, ardura hartzea eta konprometitzea esan nahi du, eta Eusko Jaurlaritzak hala hartzen du bere gain. Ekimenak Nirea du izena konpromisoa norbanakoarena delako, gutako bakoitzarena, eta konpromiso pertsonal guztiak batuta ekimenaren lorpenak gero eta handiagoak izatea lortuko da», adierazi zuen.

Miren Garmendiak, Euskadiko arrantza sektorearen ordezkaritzan, eskaera bat egin zion euskal gizarteari, erosketei lotuta hartzen dituzten erabakiek herrialdearen ereduari eragiten diotela konturatu daitezen. Hortaz, akordio honekin nahi da gizartea Euskadiko Lehen Sektoreko produktuak identifikatzeko gai izatea (bertako produktua, hurbileko produktua eta kalitatezkoa), eta, zentzu horretan, erosketei lotuta hartzen den erabaki bakoitzak eragin zuzena dauka gure inguruneko eredu ekonomiko, sozial eta kulturalean, eta, beraz, Euskadiko ekoizleei eta Euskadiko produktuak erosita denon onurako den ereduari eusten ari gara.

Azken finean, Belen Balerdik Euskadiko nekazaritzaren sektorearen ordezkaritzan adierazi zuen moduan, «Nirea ekimenaren asmoa da gizarteak erosteko ohituretan lehen sektoreko produktuak sartzeko konpromisoa hartzea, eta, horretarako, kontsumitzailearen inplikazioa benetan garrantzitsua da».

Nirea urte askoan egindako lanaren emaitza da

Nirea hedatzeko www.nirea.es web-orria sortu da, eta gune horretan argitaratuko da ekimenarekin zerikusia duen informazio guztia; eta berean, akordioarekin bat egin nahi duten guztiek gune horretan adierazi ahal izango dute nahi hori.

Hainbat urtean egindako lana

Sustatzaileen hitzetan, Nirea urte askoan egindako lanaren emaitza da. 1991ean dagoeneko, landa-garapenerako lehenengo programa instrumentala diseinatu zuen Eusko Jaurlaritzak, zeinean Mendi Nekazaritza Elkarteak egituratu baitziren. Programa horren helburu nagusiak landa-biztanleria finkatu eta handitzea, ingurune sozial, kultural eta naturala mantentzea, enplegua dibertsifikatzen eta sortzen laguntzea, eta landa-eremuetan zerbitzuak eta ekipamenduak ezarriz bertako bizitza-kalitatea hobetzea ziren.

Xede berberarekin, Euskal Landa Ingurunea Garatzeko Gizarte Ituna sinatu zen 1997an, alde batetik nekazari eta landa-eremuko biztanleek, eta bestetik gizarteak, orokorrean, eta herri-erakundeek izenpetu zutena. Zazpi urte beranduago, 2004ko maiatzaren 13an, sinatzaileek ituna berretsi zuten, eta hogei atxikipen berri lortu ziren. Guztiek ere landa-ingurunea gizarte osoaren ondare natural gisa defendatzeko helburua zuten. Handik hamar urtera, 2014an, Nirea beste pauso bat izan da: landa-inguru biziak gizarte-eredu moduan duen garrantzia ezagutarazten jarraitzeko modua.

Hitzarmen horri esker, gizarteak Euskadiko lehen-sektoreko produktuak identifika ditzake eta informazio horrek kontsumitzaileen erosketa-erabakietan eragina izango du. Tokiko produktuak bultzatuz, ekonomia jasangarria bultzatuko dugu, eta eredu horrek denoi egiten digu mesede.

Azken finean, NIREA ekimenaren asmoa da gizarteak erosteko ohituretan lehen sektoreko produktuak sartzeko konpromisoa hartzea; horretarako, kontsumitzaileak gizarte eta kulturaren aldetik inplikatu behar ditugu Euskadiko lan eta itsasertzeko ingurunearekin.