Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren azkeneko edizioa Argia proiektua aurkezteko foro moduan erabili zen.
Hain zuzen, jarduera-plan bat da, joan den urteko urriaren 15ean Araban, Arrazua-Barruandiako udalerrian, ospatutako Landa Eremuko Emakumeen Egunean planteatutako premiei ondorio gisa jaio zena.
Aurten hainbat ekintza antolatu dira proiektuaren barruan: aipagarriak dira, besteak beste, sektore ezberdinetako landa-eremuko emakumeen lekukotzak jasotzeko jarduera, emakumeen lana agerian jartzeko eta aitortzeko lehen pausu gisa, bai eta eskualde-topaketak antolatzekoa ere.
Helburu orokorrak
– Euskadiko Autonomia Erkidegoko landa-eremuko emakumeen elkarte-mugimendua koordinatzea, suspertzea eta bultzatzea.
– EAEko landa-eremuko emakumeen eginkizuna eta ekarpenak aitortzea eta agerian jartzea.
Helburu operatiboak
– Euskadiko Landa Eremuko Emakumeen Batzordearen lana, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko emakume-elkarteena ere, ezagutzera ematea.
– Landa Eremuko Emakumeen Batzordea osatzen duten elkarteen sare-lana eta koordinazioa bultzatzea.
– Landa-eremuan emakume-elkarteak sustatu eta indartzea.
– Landa-eremuko biztanleriarengan genero-kontzientzia sortzea.
Jarduera zehatzak
1 – Lekukotzak jasotzea
Landa Eremuko Emakumeen Batzordeak euskal landa-eremuko emakumeen ezaugarri-profilak identifikatu ditu: emakume nekazariak, emakume enpresariak, emakume gazteak, emakume kargudun publikoak, elkarte-mugimendu desberdinetan parte hartzen dutenak, etab. Definitutako profil bakoitzerako emakume bat zehaztu da, profilen adierazgarri, eta haiekin harremanetan jarri da haien lekukotza jasotzeko.
Lekukotza horiek bideo batean eta euskarazko eta erdarazko PDF batean bildu dira, proiektuaren bigarren zatian antolatuko diren eskualde-topaketetan banatzeko.
2.- Landa-eremuko emakumeen topaketak
EAE mailako topaketa bat eta eskualde mailako hiru topaketa, bat lurralde historiko bakoitzean, antolatzea aurreikusi da.
EAE mailako topaketa Orion egin zen, joan den urriaren 15ean, landa-eremuko nazioarteko egunarekin batera. Han aurkeztu ziren profilak definitzen eta testigantzak jasotzen egindako lana eta proiektuaren barruan emango diren hurrengo pausuak.
Eskualdeko topaketak antolatzeko, Landa Eremuko Emakumeen Batzordean ordezkaritza duten emakume-elkarteez gain, landa-eremuan aritzen den elkarte-ehunaren gainontzekoa ere hartuko da kontuanzaguti zuen
Topaketen programan hauek sartuko dira:
– Euskadiko Landa Eremuko Emakumeen Batzordearen helburu, antolaera eta jardueren aurkezpena, bai eta batzordea osatzen duten erakundeena ere.
– Proiektuaren lehen zatian jasotako testigantzetatik biren aurkezpena, lehenengo pertsonan.
– Partaidetza-dinamika bat bertaratutakoen iritziak eta ekarpenak jasotzeko.
Argazkiak: Nagore Eceiza
.