Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2014, Urriak 29

Errioxako mahats-bilketa kopuru eta kalitate handiagoekin amaitu da

Amaitu da 2014ko mahats-bilketa Errioxa jatorri-deitura kalifikatuan, eta emaitzek aurreko kanpainakoak gainditu dituzte, bai kuantitatiboki bai kualitatiboki.

Kontseilu Arautzaileko Zerbitzu Teknikoek uztaren behin-behineko lehen balantzea egin zuten, eta horren arabera, bildutako azken kopurua 434 milioi kg mahatsekoa da; horietatik, 398 milioi kg mahats beltz izan dira, eta 36 milioi kg mahats zuri. Ekoizpen hori bat dator Errioxa jatorri-deitura kalifikatuak gaur egun duen ekoizte-ahalmenarekin, kanpaina honetarako hektareako finkatutako errendimendu-mugaren arabera.

Oso aldeko klimatologia izan duen ziklo begetatiboaren ostean, mahasti errioxarraren egoera begetatiboa eta sanitarioa ezin hobea zen kolore-aldaketaren amaieran. Horiek horrela, uztako kopuruak eta kalitatea oso ona izango zelako itxaropenarekin ekin zioten mahats-bilketari, aurreko bi uztetako emaitzak hobetuko zituelakoan. Uzta osoari erreparatuta, itxaropenak bete direla esan daiteke, baina zikloaren gainerako zatian ez bezala, mahats-bilketaren zati batean izandako klimatologia ez da aproposa izan.

Kontseilu Arautzaileak urriaren 21ean adierazi zuen mahats-bilketa amaitu zela; lehen mahatsak abuztuaren 30ean ebaki diren deiturako eki-ekialdean dagoen herrian, Alfaron, eta geldo eta normaltasunez jardun zuten urriko lehen astera arte, orduan gertatu ohi baita mahats-bilketaren goieneko unea Errioxan. Aldi horretan, 300 milioi kg mahats baino gehiago bildu ziren, eta baldintza sanitario ezin hobeetan sartu ziren bodegetara. Hori ikusita, baikor izan gaitezke ardo gehienen kalitate handiaren inguruan.

Aurkako klimatologiak baldintzatu du mahats-bilketaren azken herena, eta bide eman die Botrytis-fokuei. Horrenbestez, mahastizain errioxarrek prestakuntza ona frogatu behar izan dute berriro ere, egoera horiei aurre egiteko eta ustiategi bakoitzeko alderdirik onena lortzeko, gaikako mahats-bilketa eginez. Eragin negatiboak minimizatu egin dira tratamendu egokia izan zuten mahasti gehienetan, esaterako, mahats-mordoak bakantzea, hostoak kentzea, etab. Hortaz, kaltetutako mahatsen ehunekoa murriztu egin da.

Deiturak 2014ko uztarako izan duen produkzio-mahastien azalera osoa 61.536 hektareakoa izan da; aurreko uztan baino hirurehun gutxiago. Azalera oso horretatik, 57.665 hektarea barietate beltzenak dira (ekoizpena 398 milioi kg-koa izan da), eta 3.871 hektarea barietate zurienak (36 milioi kg-ko ekoizpena izan dute). Ekoizpen osoa 434 milioi kg-koa izan da, eta deskalifikatutakoa kendu behar zaio, hektarea bakoitzeko baimendu den gehieneko errendimendua gainditu duelako. Kontseilu Arautzaileak laster ekingo dio azterketa analitiko eta dastatzekoari, ardo guztiak kalifikatzeko. Hala, horren bitartez, zehatz baloratu ahal izango da ardo guztien kalitatea.