Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2014, Urriak 29

IX. Mendiko Konbentzio Europarra hartu du Bilbok.

Urriaren 22tik 24ra bitartean, IX. Mendiko Konbentzio Europarra hartu du Bilbok; ekitaldia, Euromontana elkarteak antolatzen du bi urtean behin Europako geografiaren hainbat lekutan, dituen 70 bazkide baino gehiagoren lankidetzarekin.

Oraingo honetan, ekitaldiaren anfitrioia izan zen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila, gaur egun elkartearen lehendakaritza betetzen baitu. Ekitaldia Europar Batasunarekin batera finantzatu da, eta mendialdeetako landa garapenaren alorrean mailarik gorenean dauden adituak Bilbora erakarri zituen.

Biltzar honen asmoa izan da aztertzea Europako mendialdeen garapenerako Europako Programazio Berriak eskaintzen dituen aukerak, Euskadiko lurraldean % 85 mendia baita, eta proiektu komunetan lankidetzan aritzeko dauden aukerei buruz gogoeta egitea ere bai.
Asmo horrekin, 300 adituk baino gehiagok aztertu zuten nola erabili baliabide horiek tokiko balio kateen eta produkzio sistemen egituraketan, bai eta lurraldeen garapenean ere, produktuak lurraldeari lotuko dituzten kalitate politika, marka eta etiketez baliatuz. Beste kontzeptu batzuk ere aztertu ziren, esaterako inbertsioa, lankidetza, sustapena, kalitatearen hobekuntza eta berrikuntza, mendialdeko lurraldeen oparotasunerako bide gisa.

Biltzarrari, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordea Bittor Oroz jaunak eman zion hasiera, Europako Batzordearen Landa Garapeneko Unitateko burua Efthimia Bokias, Bilboko Udaleko ordezkaria Asier Abaunza eta Euromontanako presidentea Juanan Gutierrez ondoan zituela.

Nekazaritzako elikagaien kalitateko politika izan da Eusko Jaurlaritzaren funtsezko apustua.

Bittor Oroz Sailburuordeak baieztatu zuen, batetik, “Nekazaritzako elikagaien kalitateko politika izan dela Eusko Jaurlaritzaren funtsezko apustua azken 25 urteetan, eta une erabakigarrian gaudela, beharrezkoa baita lehen sektorea berpiztea eta mendialdeetako landa-guneak suspertzea”. Era berean, Orozek nabarmendu zuen “lankidetzaren eta elkarlanaren garrantzia beste eragile eta erakunde batzuekin, eta zentzu horretan azpimarratu zuen hori bezalako ekitaldiek laguntzen dutela eta behar-beharrezkoak direla mundu globalizatu batean.”
Trukatzeko foroa
Biltzarra, halaber, ideia trukaketa errazteko foroa ere izan da Tokiko Ekintzarako Taldeen artean; eta horren helburua izan da, lurraldeko marketinaz eta mendialdeko produktuen balioespenaz baliatuta, tokiko garapenerako estrategiak lantzeko moduak alderatzea eta hobetzea: ebaluazio konparatiboa, ekimen interesgarrien aurkezpena…
Biltzarreko osoko bilkuran, tailerretan eta mahai inguruan parte hartu zuten hizlarien artean Europako Batzordearen Nekazaritzako Zuzendaritza Orokorraren, FAO erakundearen, Italiako Nekazaritza Ministerioaren eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetzaren ordezkariak egon ziren, bai eta Europako hainbat eskualdetakoak ere.
Biltzarra zuzendu zen mendiko balio kateen agente guztiei, landa eremuetakoei zein kontsumitzaileei, garapen agentziei, parke eta garapenerako beste taldeei, mendialdeko Tokiko Ekintzarako Taldeei eta unibertsitate, institutu tekniko eta irakaskuntza institutuei ere bai.
Familia nekazaritza eta 2015eko Milango Expoa
FAO erakundeak 2014. urtea deklaratu zuen Familia Nekazaritzaren Nazioarteko Urtea, eta mendialdeko nekazaritzak, neurri handian, ekoizpen modu hori betetzen du, familiako eskulanaren menpe baitago funtsean. Halaber, IX. Mendiko Konbentzio Europarrak balioko du kanpaina honen helburuak eta jardute ildoak, eta mendialdeko ekonomian duen aplikazioa arretaz aztertzeko.

Milanen, 2015ean, “Planeta elikatuz bizitzarako energia” izenarekin egingo da nazioarteko erakusketa, eta nekazaritzako elikagaien gainean urte horretan egingo den munduko ekitaldi nagusia izango da; horri begira, Bilboko hitzorduan mendialdeko jendeak egindako ekarpen batzuk landuko dira, foro honetan galdera honi erantzunez: “Nola erantzun diezaiekete mendialdeko kalitateko ekoizpenek elikagaien segurtasunak etorkizunean izango dituen erronkei?”