Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2014, Urriak 28

Baso-sektoreko mila aditu baino gehiago bildu ziren Bilbon

Egurtek, Zurezko Arkitektura eta Eraikuntzaren Nazioarteko 5. Foroa, Bilbao Exhibition Centren egin zen urriaren 2an eta 3an.

Ezinbesteko hitzordu bihurtu zen, mundu osoko izen handiko 1.000 arkitekto eta ingeniari baino gehiago bildu baitziren, eta zura eraikuntzan zentzuz eta iraunkortasunez erabiltzeko ikuspegia eta eskarmentua partekatu zuten.

Egurteken xedea da zuraren bertuteak hedatzea eta erabilera sustatzea arkitektura eta ingeniaritzako profesionalen artean, eraikuntza-material iraunkor gisa.
Horretarako, azken edizioan hitzaldi, solasaldi eta jardunaldi teknikoak egin ziren, eta horiei esker, bisitariek zuzenean ezagutu ahal izan zituzten zur-erabileraren teknika berritzaileenak. Erakusketa-eremua ere jarri zen, eta bertan, hogeita hamabost enpresak ezagutarazi zizkioten sektoreari euren produktuak. Era berean, Egurtek Arkitektura Sarien 2. edizioa egin zen Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren eta Habic klusterraren laguntzarekin, eta bertaratu guztiei doan eman zieten egiturazko-zuraren DX_Pyme software informatikoa.Inauguratzeko ekitaldian, Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendari Peli Manterolak hartu zuen parte, eta esan zuenez, “eraikuntzak bat etorri behar du gizarte-erabilera aurrerakoienekin; horrenbestez, zuraren erabilera, eta bereziki, tokiko zuraren erabilera, konpromiso bihurtzen da”. Euskal nekazaritza- eta baso-sektore indartsu baten aldeko apustua egin zuen, eta jakitera eman zuen, ‘Euskadiko zura zure bizitzan dago’ lelopean, zur-sektoreak eta Eusko Jaurlaritzak kanpaina bat abiarazi dutela, lehengai horren aplikazio ugarien inguruan sentsibilizatzea xede duen.

Nazioartekotzearen aldeko Egurteken apustua Austriako enpresen eta erakunde ofizialaren bidez gauzatu da

Helburu hirukoitza
Antolatzaileen arabera (BEC, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila eta Habic klusterra), Egurtek, Zurezko Arkitektura eta Eraikuntzaren 5. Foroaren azken edizioak misio hirukoitza bete du: adituak eta enpresak biltzea, material iraunkorra eta ingurumen-orekarako onuragarria erabiltzeko beharraren inguruan sentsibilizatzea, eta teknikariei informazioa ematea eraikuntza- eta zaharberritze-lanetan dituen aplikazio-aukerei buruz, trukea sustatzeko. Arkitektoek eta ingeniariek lanik abangoardistenak erakutsi dituzte. Aldakortasuna lan horietako askotan agertu da; lanok arkitektura-sormenaren ikuspegi hauslea eta malgua dakarte, “eraikina” kontzeptutik urrun, gizatasuna-natura binomioa aldarrikatuz. Hitzaldiek izenburu hauekin bideratu dute analisia, besteren artean: “Zur-espiritua duten obrak”, “Zura eta hiria”, “Zurean-isiltasun flotatzailea”, “Basoak eta zur kanadarrak”, “Zuraren potentzial elastikoa”, eta “Passivhausen estandarra”.
Nazioartekotzearen aldeko apustua Nazioartekotzearen aldeko Egurteken apustua Austriako enpresen eta erakunde ofizialaren bidez gauzatu da. Erakusketa-eremuan hartu dute parte, eta agenda propioa garatu dute topaketa eta jardunaldiekin.

Era berean, Euskadi-Kanada workshopean, hala Eusko Jaurlaritzako nola Kanadako Merkataritza Bulegoko ordezkariak pozik agertu dira bi aldeen arteko elkarlanerako oinarriak ezarri izanagatik, zuraren sektorean. Horren harira, Erdialdeko Amerikan edo Afrikan susperraldian dauden merkatuetara bideratutako nazioarteko proiektuak ere sor litezke.
Gainera, eta EGURTEKen lehen aldiz, isolamenduaren, biomasaren, basoaren, tratamenduaren, eta 1. zein 2. eraldaketaren sektoreek jardunaldi eta networkingerako gune propioa izan dute, eta beraz, foroa sektore osoaren ordezkari da orain. Atal honetako hitzaldiek gai hauek jorratu dituzte: natura-isolamenduak eraikuntza iraunkorrean, sutearen aurkako zurerako produktuak, energia-eraginkortasuna eraikinetan biomasa abiapuntu hartuta, baso-kudeaketa iraunkorra, eta kalitatearen nahiz produktuen ziurtagiriak. Networkingaren arloan, agenda hitzartuen programa garatu da, eta arotz-, zerrategi-, basoko jabe-, eta obra publikoen sustatzaile-kolektiboek hartu dute parte.

EGURTEKera bertaratu zirenek, halaber, doan jaso zuten egiturazko zuraren inguruan kalkulu informatikoak egiteko DX-Pyme tresna, hots, 2012an eman zenaren bertsio aurreratuagoa.
Azkenik, EGURTEK Arkitektura Sariak ere eman dira foroaren 2. edizioan. Kalitate handiko lan-kopuru handi samarra aurkeztu da. Eraikuntzaren atalean, saria Tabuenca & Leache, Arquitectosen “Casa del Condestable”-ri eman zaio. Diseinuaren kategorian, Borja Anguloren (Angulo Arquitectura) “Harri Xakea” saritu da. Altzairuak kapituluan, Iranzu Santamaría Iribasen “Zig-Zag”-ek irabazi du. Eta azkenik, Tokiko zura ataleko saria Beñat Saratxaga eta Gentzane Goikuriaren “Casería en Gorbeialdea” lanari eman zaio.