Euskal gizarteko aurpegi ezagunak izan dira protagonista “Nirea: landa eremutik hirira balioa erantsiz” izenburupean antolatutako UPV-RHUko Udako Ikastaroan .
Eurek Nirea akordioaren mezua bere egin dute. Hain zuzen ere, egitasmoaren helburua da lehen sektorearen berrindartze ekonomikoa, landa eta itsas mundu bizia sustatzeko.
Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak, Arantxa Tapia Sailburua, Jose Luis Korta arraunlariak, Toti Martinez de Lezea idazleak eta Joseina Etxeberria irratiko esatariak Nirea Akordioaren edukiak gizarteratzen aritu dira; eta azpimarratu dute zer garrantzia duen, landa eremua eta hiria harremanetan jartzeak. Izan ere, ikusten da bi mundu horiek, landa eremua eta hiria, fisikoki gertu egon arren urrutiratzen ari direla. Bi munduok elkarri ekarpen izugarriak egin ahal dizkiote, biak estututa, irabaziak denontzako diren planteamendu batean.
Arantxa Tapia izan da ikastaroari ixten, eta NIREArekin bat egin du “lehen sektore estrategiko, lehiakor eta bizi batekin konprometitzea delako”
Beste hainbat konturen artean, jardunaldian azpimarratu da euskal gizarteak ekarpena egin dezakeela erosketa erabakiarekin. Gutako bakoitzak, egunero hartzen ditu erabakiak, eta hauek beren ondorioak dituzte. Gure erosketa erabakiekin, gure inguruko eredu ekonomiko, kultural eta sozialean zuzenean eragingo dugu horrela. Horrenbestez, hemengo produktuak erosita, bertako ekoizleei erosita, denontzat onuragarria den eredua mantentzen ari gara.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua, Arantxa Tapia izan da ikastaroari ixten, eta NIREArekin bat egin du “lehen sektore estrategiko, lehiakor eta bizi batekin konprometitzea delako”. Era berean, berretsi du Eusko Jaurlaritzak konpromisoa duela lehen sektoreko pertsonekin eta Euskadiko landa eta itsasertz eremuko biztanleekin”.
Bestalde, Eroski supermecados-ek Nirea-ri bere atxikitzea sinatu dute ere, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikadura-Politikako Sailburuordetzarekin garatzen duten kolaborazioaren esparruan.