Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2014, Uztailak 22

Adituek kalitatearen eta jatorriaren bereizgarriak aztertu dituzte

Getarian, uztailaren 3an, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikarako Sailburuorde Bittor Orozek inauguratu zuen HAZI Fundazioaren bitartez Sailburuordetzak berak antolatu duen ‘Kalitatearen eta Jatorriaren Bereizgarriak. Bikaintasunerako bidean’ udako ikastaroa,

Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroen XXXIII. edizioaren barruan.

Getariako Txakolina J.D. aintzatetsi eta Eusko Label bereizgarria sortu zenetik 25 urte igaro diren honetan, egindako ibilbidea eta kalitatearen eta jatorriaren bereizgarriek produktuei ematen dizkieten balioak eta horien gizarte-aintzatespena aztertu dituzte adituek.

Nekazaritzako elikagaien kalitatearen aldeko apustua lehentasunetako bat da oraindik ere, produktuen bikaintasunean oinarrituta sektorearen lehiakortasuna sustatzeko eta sendotzeko tresna gisa. Horixe azpimarratu dute Getarian egiten ari diren bi eguneko ikastaroaren lehen jardunaldian; bertan, Europako eta Euskadiko kalitate eta jatorriaren bereizgarriei buruzko hurbilpen bat egiten ari dira.

“Lehen sektorearen ahaleginari esker kalitate handiko produktuak ditugu, gero eta profesionalizatuagoa dagoen sektorea delako, baita konprometituagoa ere kalitatearen ziurtagiri eta bereizgarrien bitartez produktuei balioa ematearekin” azpimarratu zuen ikastaroaren inaugurazioan Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikarako sailburuorde Bittor Orozek. “Horrexegatik –gaineratu du– tokiko produktuei laguntzen jarraituko dugu etengabeko hobekuntzaren aldeko apustu horretan, bere produktuei bikaintasunean oinarritutako balio erantsi berezi bat emateko ahalegin horretan”.

27 urte igaro dira Idiazabal Gaztari Jatorri Deituraren bereizgarria eman zitzaionetik, eta 25 urte Getariako Txakolina JD aintzatetsi eta Eusko Label bereizgarria sortu zenetik. Ikastaro honetan parte hartzen zuten adituen artean dugu AREPO elkarteko (Jatorri Produktuen Europako Erregioen Elkartea) Laurent Gómez, eta guztiek aho batez adierazi zuten, denborak aurrera egin ahala, nabarmenago geratu dela bete-betean asmatu zutela kalitatearen aldeko apustua eginez, gero eta globalizatuagoa dagoen merkatu honetan marka publiko eta ofizialek bermatutako produktuak bilatzen dituztelako kontsumitzaileek.

Antton Pérez de Calleja ekonomialariak erakutsi digu nolako ibilbidea egin dugun Euskadin kalitatearen bereizgarriak hasi zirenetik gaur egun arte, Eusko Label markaren azpian 16 produktu ziurtatu ditugula. Banatzaile handiek tokiko produktuen arloan duten ikuspegi eta estrategien inguruan ere eztabaidatu dute, eta amaitzeko, mahai-inguru batean, hizlari guztiek analisi bat egin dute kalitatearen eta jatorriaren bereizgarrien erronka eta etorkizunari buruz, sektore lehiakorrago bat erdiesteko tresna gisa.