Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2014, Uztailak 22

Bioman 2014k baieztatzen du antxoaren biomasa leheneratzen ari dela

Antxoaren biomasaren behin-behineko indizea 85.000 bat tonakoa da, eta, beraz, % 58ko hazkundea izan du, 2013an egindako zenbatespenekin alderatuta, Bioman 2014 kanpainaren emaitzen arabera.

AZTI zentro teknologikoak egin du kanpaina hori, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailak eta Europa Batasunak eskatuta, Itsasoko Idazkaritza Nagusiak kanpaina egin den Emma Bardan ontzi ozeanografikoa utzi duelarik.

Bioman 2014 kanpaina zientifikoaren helburua da udaberria bukatzen denean Bizkaiko golkoan dagoen antxoa-populazioa ebaluatzea. AZTIk egindako zenbatespenak erreferentzia gisa balioko dio Itsasoa Esploratzeko Nazioarteko Batzordeari (CIEM); izan ere, kontseilu horri dagokio stockaren egoeraren azken balorazioa esleitzea. CIEM diagnostikoa egiten ari da, baina esan daiteke, kanpainetako eta arrantza-tokietako datuen eredu integratua oinarri hartuta, aurkitutako indizeak adierazten duela antxoaren biomasaren azken zenbatespena mugako biomasaren gainetik dagoela (ezarritako muga: 21.000 tona).

“Azken urteetako goranzko joera garbia da, eta horrek urrundu egiten gaitu bestelako egoeretatik; esaterako, 2005etik 2009ra bitartean bizitako hartatik, arrantza-tokia itxita egon baitzen”, esan du Eusko Jaurlaritzako Arrantzako zuzendari Leandro Azkuek. “Arrantza-tokia 2010ean ireki zen, 7.000 tonako TACa (Onartutako Guztizko Harrapaketak) zuela; 2013ko uztailetik 2014ko ekainera bitartean, berriz, 17.100 tonakoa izan da TACa”.

CIEMen (Itsasoa Esploratzeko Nazioarteko Batzordea) Antxoa, Sardina eta Txitxarro Stockak Ebaluatzeko Lantaldeak ekainaren 20tik 25era aztertu ditu datuak.

Antxoaren biomasaren behin betiko kalkulua CIEMen (Itsasoa Esploratzeko Nazioarteko Batzordea) egingo da, kontuan hartuta azterketa eta kanpaina hauen emaitza guztiak eta informazio hau: BIOMAN 2014 eta PELGAS 2014 kanpainak, AZTIk eta Itsasoa Esploratzeko Frantziako Institutuak (IFREMER) eginak, hurrenez hurren, 2014ko maiatzean; JUVENA 2013, AZTIk iazko irailean egina; eta Espainiako eta Frantziako flotek egindako harrapaketetatik lortutako informazioa.

2014/2015eko arrantza-kanpainarako antxoaren TAC-gomendioak egiteko balioko du CIEMen azken txostenak.

BIOMAN: Bizkaiko golkoko antxoa-populazioaren zenbatespena

Bioman 2014 kanpaina zientifikoa maiatzean egin da, Ramón Margalef eta Emma Bardan ontzi ozeanografikoetan. AZTIko teknikariek hainbat azterketa eta laginketa egin dituzte antxoa ugaltzeko eremu guztian, eta horrek aukera eman du espezie horrek Bizkaiko golkoan duen biomasa kalkulatzeko, Arrautza Ekoizpenaren Metodoaren bidez.

Bioman udaberriko kanpainaren osagarri, Juvena udazkeneko kanpaina egingo da. Azken horretan, zientzialarien helburua da golkoko uretako antxoa gazteak aztertzea; hau da, jakitea zenbat arrautza transformatu diren eta irits daitezkeen heldu izatera. Hala, zientzialariak gai izango dira hurrengo urtean heldua izango den populazioaren erreklutamendua aurreikusteko eta antxoaren harrapaketa onargarrien gomendioak (TAC analitikoak) garaiz egiteko.