Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2014, Ekainak 4

2014ko Nardiz sariak

Victor Badiola, arrantza-sektorean, Tomas Larrañaga eta bere emazte Maje Gorritxu, nekazaritza-sektorean, eta Artzain Gazta, nekazaritzako elikagaien sektorean, izan dira Gonzalo Nardiz saridunak, 2014ko honetan.

Saridunek Iñigo Urkullu Lehendakariaren eskutik jaso dute “Hiru elementuak” eskultura, ibilbide profesional luze eta eredugarriagatik nabarmendu diren pertsona edo kolektiboak gizartean balioesteko alegoria modura. Hala, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Gobernuaren Nekazaritzako lehen sailburu Gonzalo Nardiz Bengoetxearen izena daramaten sariak berreskuratu ditu, urte batzuetako etenaldiaren ondoren. Sariak 2003an sortu ziren, nekazaritza eta arrantzaren sektoreetako ibilbide profesionalak aitortzeko.

Edizio honetan, hamar urte geroago, zabaldu egin dira nekazaritzako elikagaien sektorea ere aitortzeko.

Sarituak

Nekazaritza: Tomas Larrañaga
Euskadiko ekoizpen ekologikoaren aitzindarietako bat izan da; 90eko hamarkadan hasi zen diziplina honetan. 1993 urtean sortu zen Biolur Gipuzkoa sozietatea, Tomas presidente zuela. Sektoreko zein gainerako erakundeen eta gizartearen errezeloei aurre egin beharrean ikusi ziren, garai hartan ez baitzen ekoizpen ekologikoari buruz gehiegi ezagutzen; ameslari gutxi batzuen utopiatzat hartzen zen, negoziorako alternatiba baino.

1995ean, Biolur, Ekolur eta Bionekazaritza elkarteek, garai hartan ekoizpen ekologikoa sustatzeko sortutako hiru taldeek, Nekazaritza Ekologiko Elkarteen Federazioa (Ekonekazaritza) sortu zuten, eta bertan ere Tomas Larrañaga izendatu zuten presidente. Federazioaren lehen ekimena, Tomasek bultzatuta, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean Nekazaritza Ekologikoaren Euskal Kontseilua eratzea izan zen; 1996 urtean erdietsi zuen. Lehen urteetako esperientziaren ondoren –Eusko Jaurlaritzaren menpeko erakundea zen–, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoen Kontseilua, ENEEK, bilakatu zen 2007an, berezko entitate juridikoa zuen zuzenbide publikoko erakunde modura.

Tomas Larrañaga 13 urtez izan zen Ekonekazaritzako eta Nekazaritza Ekologikoaren Euskal Kontseiluko presidentea, eta funtsezko pertsona izan zen ENEEK erakundearen sorreran, baita gure herrialdean kultura ekologikoaren sustapenean ere.

Gaur egun, bere emazte Majerekin batera, Lapatzako baserrian egiten du lan. Bertan, 4.000 metroko berotegiak dituzte, 15.000 metro baratz eta 10.000 sagarrondo. Astero-astero, Antzuola, Bergara eta Arrasateko merkatuetara joaten dira beren produktuak saltzera. Halaber, ateak zabaltzeko jardunaldiak egiten dituzte baserrian, jendarteari ekoizpen ekologikoaren printzipioak helarazteko.

Arrantza: Victor Badiola
Victor Santiago Badiola Moral Ondarroako altuerako arrantzaren sektorean hasi zen 80ko hamarkadaren erdialdean, Ondarroako portuan bandera britainiarrekiko ontziak zituen enpresa batean. Hala ere, kontuan hartu behar da Victorrek itsasoarekin duen lotura aurretik hasi zela, Victor Badiola Nautikako goi-mailako tituluduna baita. Portuan lanean hasi baino lehen, urte batzuetan zehar merkantzia-ontzietan nabigatzen ibilia zen.

1989an, Victor Badiola Ondarroako Goi Arrantzako Armadoreen Elkarteko kide egin zen; garai hartan udalerri horretako portuan zeuden bi elkarteetako bat zen. Hasieran, elkarteko idazkari izan zen, eta hortik gutxira pasa zen gerentzia-lanetara.

1997an Elkarte bakarra sortzeko (Ondarroako Goi Arrantzarako Ekoizleen Elkartea) bi elkarteak batu zirenean, Victor Badiola Zuzendari-Gerente izendatu zuten, eta postu horretan egon da 2013ra arte. Victor Badiola Ondarroako Goi Arrantzarako Ekoizleen Elkarteko buru izan den bitartean, elkartearen ordezkari izan da mota askotako foroetan, eta hainbat alorretan sektoreko ordezkaritza-organismoetan parte hartu du.

Hala, Euskadin Euskadiko Itsas Industrien Elkarteko –ADIMDE gaztelaniaz– kide eta presidenteorde izan da, baita Euskal Itsas Forokoa ere, baita Eusko Jaurlaritzak arrantza eta portuetako alorrean dituen hainbat sailerako Kontseilu Aholku-emaileetako kide ere.

AZTI Fundazioko Kontseiluan parte hartu zuen, arrantza-sektoreko ordezkari modura eta, urte batzuetan, Sinaval Eurofishing ekimenaren edizioak antolatzeko batzar teknikoan parte hartu zuen.
Estatu mailari dagokionez, Ontzi Armadoreen Espainiako Federazioko Zuzendaritza Batzordeko kide izan da, baita haren oinordekoarena ere, CEPESCA patronalean.

Europa mailan, Iparraldeko Uren Eskualdeko Kontseilu Aholku-emaileko eta Hegoaldeko Uren Eskualdeko Kontseilu Aholku-emaileko kide izan da; azken horretako presidente izan da urte batzuetan zehar.

Azken batean, ibilbide profesionalak arrantzaren sektorea hainbat ikuspegitatik ezagutzeko aukera eman dio Victor Badiolari; arrantza-enpresa txiki batetik hasi eta erantzukizun garrantzitsuagoak erdiesten joan da, eta horri esker, ezaguera sakona lortzeaz gain, goi-arrantzako sektorea ordezkatu du hainbat forotan. Hori guztia dela eta, Gonzalo Nardiz Sarietako epaimahaiak oso positiboki baloratu du haren lana.

Gonzalo Nardiz Bengoetxea Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritzako lehen sailburua izan zen

Nekazaritzako elikagaien industria: Artzain Gazta
1993an sortu zen ardi-abeltzainen interesak defendatzeko sozietate kooperatibo modura, une hartan esnearen balio ezagatik eta arraza latxa babestearren. Gaur egun, kolektibo elkartuak Idiazabal Jatorrizko Deiturak barne hartzen duenaren % 50 ekoizten du.

2003 urtearen amaieran, Artzain Gazta Elkartea eratu zen, gazta mota hori sustatzeko asmoz, eta kooperatibak martxan jarraitzen badu ere, oso funtzio ezberdinak dituzte. Elkartearen jardunak, batez ere, aholkularitza tekniko eta informatiboa du helburu: prestakuntza, sustapena eta erakundeetako ordezkaritza. Kooperatibaren lanak, aldiz, gazta-produktuen salerosketa eta gaztaren merkaturatzea ditu helburu.

Hasiera-hasieratik, Artzain Gaztak sektorearen eta latxa arrazaren interesen aldeko defentsan egin du lan, prozesuak indartu eta egokitu ditu, ekoizpena eta higiene- eta osasun-baldintzak hobetzeko asmoz. Gaur egun dituen erronken artean daude, besteak beste: enpresen lehiakortasuna areagotzea, merkatuak zabaltzea, ezaguera zientifiko-teknologikoak indartzea eta markaren irudia hobetzea.

Zalantzarik gabe, Artzain Gazta ezinbesteko elementua da ardi latxaren esnearen sektorean eta Idiazabal gaztaren ekoizpenean, eta, hori dela eta, Nekazaritzako elikagaien industria atalean, lehendabizikoz, jaso du Nardiz Saria.

Gonzalo Nardiz, aitzindaria

Gonzalo Nardiz Bengoetxea Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritzako lehen sailburua izan zen, baita 1936ko urriaren 7an eratutako Jose Antonio Agirre buru zuen kabinete hartako kiderik gazteena ere. Garai hartan, 31 urte zituen eta jada zinegotzi-lanak egin zituen Bermeon, bere jaioterrian, eta Bizkaiko Aldundiko kudeatzaile eta Bizkaiko Defentsa Juntako Hornikuntza Komisarioa izan zen.

Sailburu izan zen bitartean, Gonzalo Nardiz abeltzaintza, baso eta mendien kudeaketaz arduratu zen. Bere jardunak Euskadirentzat autohornikuntzarako kota handiagoak lortzea zuen helburu, baita herrialdeko abere- eta baso-aberastasuna babestea ere. Horretarako, hartutako lehen neurrietako bat izan zen aurretiazko jakinarazpenik gabeko ehiza eta baso-mozketak debekatzea.
Sailburu-karguan zela, albaitaritza-arauak aldarrikatu eta gerra-guneetan zeuden lur-maizter eta -kultibadoreen errenta-ordainketak luzatzeko baimena eman zuen.

Gonzalo Nardizek nekazaritza-erreformarako proiektuan lan egin zuen garai hartan, eta onartu ez bazen ere, landatar maizterrei lurren jabe izateko aukera ematea zuen helburu, Euskal Langileen Elkartasuna sindikatua eta Eusko Abertzale Ekintzaren nekazaritza-programari jarraiki.

1939an tropa frankistek irabazi ostean, Gonzalo Nardizek, Jaurlaritzako gainerako kideek egin zuten moduan, erbesterantz alde egin behar izan zuen. Erbestea 40 urte luzatu zitzaion. Parisen, Mexikon eta, 1946tik aurrera, Donibane Lohitzunen bizi izan zen, eta bertan ezkondu zen Mercedes Iriondorekin. Harreman horren fruitu izan zuten Jose Luis. Nardizek Agirreren Gobernuan jarraitu zuen –lehen lehendakariaren heriotzaren ondoren, 1960an, Jesus Maria Leizaola izan zuen buru–. Franco hil ostean, Nardiz Euskal Herrira itzuli zen. Eusko Jaurlaritza erbestean desegin ostean, Gernikako Estatutua onartu eta gero, Gonzalo Nardiz jarduera politikotik urrundu zen.

2003ko urriaren 25ean hil zen Bilbon, 97 urte zituela. Gobernuko sailburu gazteena izanagatik –gaztetasuna ezaugarri izan zuen gobernu hartan–, Euskadiko Gobernuaren bilakaera historiko guztian izan zen protagonista: 1936ko urrian sortu zenez geroztik —Gerra Zibil betean—, trantsiziora arte eta Carlos Garaikoetxearen Euskal Gobernu berriari ahalmenak eskualdatu arte.

Aurreko edizioetako saridunak

2003 urtea:
Arrantza: Paulino Lucio. AZTIko ikertzailea.
Aipamen berezia: Simon Sesma
Nekazaritza: Pedro Pérez de Villareal. Arabako Nekazari eta Abeltzainen Elkarteko eta Aguraingo Zereal Kooperatibako sortzailea.
Aipamen berezia: Joxe Larrea

2004 urtea:
Arrantza: José María Azkue. Arrantzalea, armadorea eta Gipuzkoako arrantza-kofradietako presidentea.
Nekazaritza. Sabino Irulegi. Nekazaritza-asoziazionismo eta -kooperatibismoaren sustatzailea.

2005 urtea:
Arrantza: José Ignacio Espel Fernández. Euskal ontziteriaren interesen defendatzailea hainbat erakunde publikotan.
Nekazaritza: José Etxebarria Urruria. Ortuzain eta frutazain berritzailea.
Aipamen berezia: Luis María Biteri Gonzalez de Mendibil. Ardi-esnearen sektoreko berritzailea.

2007 urtea:
Arrantza: Benito Portuondo Astuy. Armadore eta atun-arrantzaleen alorreko pertsona nabaria.
Nekazaritza: Felisa Galdós Sáenz de Buruaga. Arabako nekazaria, ustiapenean emakumeen titulartasunean aitzindaria.

Testu eta argazkiak: Nerea Haig