Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2014, Maiatzak 26

Lehenengo emaitzak eman ditu Eusko Jaurlaritzak eta Eroskik izenpetutako hitzarmenak

Nekazaritzako elikagaien sektorea bultzatzea xede duen Eusko Jaurlaritzaren politikaren babesean, lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute Eroskik eta Idiazabal Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileak, jatorrizko deitura hori duten gaztak sustatzeko.

Idiazabal J. D.-ren Kontseilu Arautzaileak banatzaile batekin sinatzen duen lehenengo hitzarmena da hori, eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzak eta Eroskik 2013ko abenduan sinatutako hitzarmenaren barruan kokatzen da, Euskadiko elikagai-ekoizpenaren garapena, sustapena eta merkaturatzea laguntzea bilatzen duena.

Jose María Ustarroz Idiazabal Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileko lehendakariak eta Asunción Bastida Eroskiko Merkataritza zuzendariaren ondokoak izenpetu zuten hitzarmena. Horiez gain, hurrengoak ere izan ziren sinatze-ekitaldian: Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordea, Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendari Peli Manterola, INTIA-Reyno Gourmet-eko zuzendari Iñaki Goñi eta Idiazabal J. D.ko gaztaren ekoizle hauexek: Pablo Basterra, Artzai-Gazta-ko presidentea; Joxeba Beitia, LurLan-eko gerentea; eta Mikel Aldanondo, Aldanondo Gaztak-eko gerentea.

Ekitaldi horretan, era berean, EROSKI SeleQtia – Artzai Gazta markako artzai-gazta aurkeztu zuten, hori ere Idiazabal Jatorrizko Deiturakoa, eta sasoiko J. D. gazta moztu. Ostean, Idiazabal Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileko lehendakariak nota jarri zion dastatzeari.

Bittor Orozek azpimarratu zuenez, Eusko Jaurlaritzak iazko abenduaren 19an EROSKIrekin sinatutako hitzarmenaren barruan, erakunde horrek Idiazabal Jatorrizko Deiturarekin sinatutako hitzarmena babestu nahi du gobernuak, «lehenengo sektore profesionala, lehiakorra eta estrategikoaren aldeko apustuaren» zati da eta.

Horrelako ekintzen bidez bultzada handia ematen diegu Euskadiko elikagai-ekoizpenaren garapen, sustapen eta merkaturatzeari

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila hitzarmena izenpetzeko ekitaldian izan zen, eta babestu, lagundu eta bultzatzea hartu du bere gain, ez bakarrik akordio hori, baizik eta Euskadiko nekazaritza-sektorearekin etorkizunean egingo diren beste batzuk ere bai.

Era berean, gizarteari mezu bat zuzendu zion sailburuordeak, eta hau adierazi zuen: «Lehenengo sektore estrategiko, lehiakor eta bizia duen herrialde bat izateak guztion ahaleginak, erantzukizuna eta konpromisoa eskatzen ditu, eta gure erosketa-ohituren bidez lortzen da hori».

Azkenik, berriro esan zuen Eusko Jaurlaritzak konpromiso sendoa duela Euskadiko lehen sektoreko langileekin eta landa eta itsasertzeko biztanleekin. Bere hitzetan, «Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren eginkizuna mota horretako hitzarmenak laguntzea da, bai eta nekazaritza-sektorea lehiakorragoa eta eraginkorragoa izateko estrategiak eta tresnak abian jartzea ere».