Itsasoaren Europako Egunaren harira maiatzaren 20an Donostian egindako ospakizunen barruan, itsasoarekin lotutako bost eragile traineru batera igo ziren, «itsaso berean eta norabide berberean» arraun egiteko.
Zehazki, AZTI-Tecnaliak, Navegabela itsas-eskolak, Aquariumak, Albaola elkarteak eta Itsaspeko Zinemaren Zikloak parte hartu zuten ekintza horretan.
Bertan, garatzen ari diren proiektuetako batzuk aurkeztu zituzten erakundeek. Efemeridea zela-eta bost eragileok ezarritako lehenengo harreman hori baliagarria izango da etorkizunean baterako jarduketak sustatzeko.