Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2014, Maiatzak 19

Biodieselerako mikroalgen hazkuntza-estrategiak

Neiker ikerketa bat koordinatu du  mikroalgen olio aprobetxagarria areagotu eta ekonomikoki errentagarriagoa izango den eta ingurumenari dagokionez jasangarriagoa izango den biodiesela lortzeko.

Ikerlariek produkzio-prozesuaren fase guztiak gauzatu dituzte, hazkuntzatik biodieselaren bihurketara. Horren emaitza gisa kalitate oneko biodiesela lortu daiteke, erabilitako mikroalgen biomasak gutxienez % 30eko erreserba-lipidoak dituenean. Energreen izeneko proiektuaren emaitzak Neiker Tecnaliak eta Tecnalia Research & Innovation-ek sustatutako jardunaldi batean aurkeztu dira, Arkauteko nekazaritza-institutuko instalazioetan (Araba).

Mikroalgen ohiko hazkuntzak berriz egokitu eta energia-potentzial altuko mikroorganismoak lortzea izan da Energreen proiektuaren helburua. Proiektuaren garapenean zehar hazkuntza-estrategia zehatzak ezarri dira elikagaien mugaketan oinarrituz, eta horrek eduki lipidiko altuko biomasa lortzea ahalbidetu du. Eduki lipidiko altuari eta erauzketa- nahiz eraldaketa-sistema eraginkorragoak identifikatu izanari esker, kalitate oneko biodiesela lortu da. Kalitate oneko biodiesel hori lortzeko, mikroalgen biomasak % 30eko erreserba-lipidoak izan behar ditu gutxienez.

Energreen-ek proposatutako hazkuntza-ereduak lipido-erreserbetan biomasa aberastua lortzea ahalbidetzen du; era berean, karbohidratoak areagotzen dira, eta horrek energetikoki aberastutako mikroalgen biomasa bat sortzen du.

Olioa erauzi ondoren sortutako hondakin-biomasa hori zenbait ebaluazioren xede izan da hark duen biogasa sortzeko potentzial metanogenikoa dela eta.

Bioenergia-iturri aproposa

Mikroalgak bioenergia-iturri aproposa dira, ez baitira lehian aritzen elikadurara xedaturiko hazkuntzekin, eta gainera, potentzialki etekin handiagoak sor baititzakete. Halere, Neiker-Tecnaliako adituek adierazi dutenez, xede bioenergetikoak dituzten mikroalgen ekoizpen-prozesua industrializatzea ahalbidetuko duten garapenak egiten jarraitu behar da.

Energreen-en emaitzak aurkezteko ekitaldia Tecnalia Research & Innovation Fundazioak eta Neiker Tecnaliak sustatu dute, Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politika Sailburuordetzaren menpeko erakunde publikoa. Aipatutako zentro horiek eta proiektuko gainerako kideek −CENER (Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala, Nafarroa), EHUko Biokimika eta Biologia Molekularra Saila (Euskadi), Ingurumenaren eta Segurtasunaren Akitaniako Elkartea (APESA) eta Nekazaritzako Baliabideen Aplikazio eta Eraldaketa Zentroa (CATAR-CRITT, Frantzia)− dagozkien aurkezpenak egin zituzten. Bertan, emaitza eta ondorio garrantzitsuenak aurkeztu zitzaizkien bertan ziren euskal erakunde, ikerketa-zentro eta zenbait sektoretako enpresen ordezkariei −sektore farmazeutikoa, kosmetikoa, pentsu-egileak, hondakinen balioztatze edo energia-sektorea−, horiek guztiak mikroalgen hazkuntzarekin lotuak.

Energreen EFA217/11 ekimenak 2 urteko iraupena eta milioi bat euroko aurrekontua izan ditu; horietatik 660.000 Europar Batasunak kofinantzatu ditu FEDER fondoekin, POCTEFA Espainia-Frantzia-Andorra mugaz haraindiko lankidetza-programaren bitartez.

Testu eta argazkiak: N.T.