Pasa den martxoan, ipar-mendebaldeko eta hegoaldeko uren eskualdeko aholkularitza-kontseiluek haien arrantzategien etorkizunari buruz eztabaidatu zuten Dublinen.
Topaketan alde atlantikoko arrantzaleen hainbat erakundek parte hartu zuten, baita zientzialariek eta euren arrantzategien etorkizunerako kudeaketa-estrategia iraunkorrak diseinatu nahi dituzten estatu-administrazioek ere.
Helburua GEPETO (arrantza-lekuen kudeaketa eta helburu transnazionalak) proiektuaren barruan azterlanerako kasu gisa hautatutako hiru arrantzategietan egindako lanak bateratzea zen.
Arrantzategi horiek Bizkaiko golkoa, arrantzategi misto iberiarrak eta Itsaso Zeltikoa dira.
Hala, aholkularitza-kontseilu bakoitzak bere kabuz ekin zien honako kontu hauei: bazterketak eta lehorreratzeko betebeharra, erregionalizazioa erabakiak hartzeko orduan edo arrantzategi mistoen kudeaketa-planen garapena, abian diren lan-ildoak berrikusi eta 2014. urte honetarako proposamenak aurkeztuta. Gainera, GEPETOko kideek diseinatutako kudeaketa-tresna berriak aurkeztu ziren eta Europako Batzordeko ordezkariekin eztabaidatu ziren Arrantza Politika Erkidearen erreforma berriak mahaigaineratutako erronka batzuk.
Uztaileko hitzordua
GEPETO proiektuaren ondorioak datorren uztailaren 8an eta 9an aurkeztuko dituzte Vigon, Centro Tecnológico del Mar-Fundación CETMAR fundazioak antolatutako azken mintegi batean. Fundazio hori da Europar Batasunak finantzatutako ekimenaren koordinatzailea.
Informazio gehiago lortzeko:
Javier García Galdo GEPETOko koordinatzaile teknikoa
Helbide elektronikoa: jgarcia@ccr-s.eu / Tel: 0034 698 111 303