Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2014, Maiatzak 19

Mungiak San Isidro eguna ospatu zuen

Aurten ehun urte beteko dituen Mungiako San Isidro-Gure Lur nekazarien kooperatiba aukeratu zen lehen sektoreko eta nekazaritza-esparruko patroiaren eguna ospatzeko agerleku gisa.

Ekitaldian eremu horrekin konprometitutako zenbait erakunderen ordezkariek parte hartu zuten eta Iñigo Urkullu lehendakariak nagusitu zuen; hark euskal nekazaritzaren ezaugarri bereziak kontuan hartuko dituen Nekazaritza Politika Bateratua (NPB) aldarrikatzeko aprobetxatu zuen unea.

NPB propio bat lortzeko “behar-beharrezkoa da denok −erakunde, enpresa, langile…− norabide berean eta elkarrekin lan egitea”.

Hark baieztatu zuenaren arabera, NPB propio bat lortzeko “behar-beharrezkoa da denok −erakunde, enpresa, langile…− norabide berean eta elkarrekin lan egitea”. Eusko Jaurlaritza proiektua sustatzen ari da eta horrek “sektorea modernizatzeko eta kalitatezko ekoizpen iraunkorra bermatzeko” balio du, “laguntzak handitzeko eta norabide zuzenean erabiltzeko”.
Kooperatiba anfitrioiaren mendeurrenari dagokionez, lehendakariak 100 urte bete izanaren garrantzia azpimarratu zuen “osasunez, bizitasunez, proiektuz eta ilusioz”, eta “esperientzia eta beteranotasuna” nabarmendu zituen, baita kooperatibako 300 bazkideen “gaztetasunaren indarra” ere.

Urkulluren arabera, lehen sektorea ez da sektore ekonomiko bat bakarrik, bertan baitaude “gure sustraiak eta nortasuna, ingurumenarekiko bizikidetza eta paisaiaren zaintza, kalitatearekiko arreta, gure ‘km 0’ gastronomiako produktuak, gure kultura eta bizitzeko modu bereizia. Bertan dago, halaber, gure etorkizuna: bizi-kalitate handiagoa eta bizitzeko modu osasuntsuagoa”.

Urkulluk landa-inguruneko gizon-emakumeek egindako lana gailendu nahi izan zuen, “barne-antolakuntzari nahiz berrikuntzari eta hobekuntzari dagokionez”. Horrez gain, eta behin eta berriz adierazi zuen moduan, “elkarren arteko lana da lortu beharreko bidea”, horrela, sektoreko langileek “bizi-kalitate handiagoa eta aukera berriak izan ditzaten”.

Gure Lur erakundearen mendeurrena

Gure Lur – San Isidro Nekazaritza Kooperatiba 1914. urtean sortu zen. Ordudanik erreferente bihurtu da inguruko nekazari eta abeltzainentzat, eta kontuan hartzeko moduko bilakaera izan du bazkideei nahiz eskainitako zerbitzuei dagokionez. 1990 eta 2001. urteen artean nabarmendu zen bilakaera hori, bi milioi euro inguruko salmenta-zifrara iritsi baitzen, biltegiko produktuei dagokienez batez ere.

Produktu-sortari dagokionez, Gure Lur erakundeak katalogo zabala eskaintzen du gaur egun: pentsuak, turbak, ongarriak, burdinkiak, produktu fitosanitarioak, zoosanitarioak, makineria eta elikadura.
Kooperatibaren instalazioak 8.600 metro koadroko lur-zati batean daude gaur egun, Mungiatik kanpo baina udalerriaren erdialdetik oso gertu.

Testu eta argazkiak: N.Haig