Ganaduarentzako pentsuak egiteko orduan koltza-opilak erabiliz gero ehuneko 13ra arte murriztu daitezke metano eta karbono dioxidoen isuriak
, Neiker-Tecnaliak Life-Seek Capital proiektuaren barnean egindako ikerketaren lehen emaitzen arabera.
Zehazkiago, animalien elikaduran landare oleaginoso hori sartzeak % 6 eta % 13 artean murrizten ditu metano-isurketak, eta % 6,8 eta % 13,6 artean karbono-dioxido isurketak.
Olio-landarez osaturiko prestakin hau hausnarkarien dietan txertatu izanak ere % 4,4 eta 10,1 artean hobetzen du gai organiko digerigarriaren erabilera-eraginkortasuna; gainera, % 6,2 eta 11,8 artean murrizten du dietaren hartzidura, haren digerigarritasuna murriztu gabe. Koltza-taloa, “koipe-talo” izenez ere ezaguna, koltza-olioa ateratzeko landarea prentsatzen dugunean lortzen den azpiproduktua da.
Olio-landarez osaturiko prestakin hau hausnarkarien dietan txertatu izanak ere % 4,4 eta 10,1 artean hobetzen du gai organiko digerigarriaren erabilera-eraginkortasuna
Life-Seed Capital proiektua Europar Batasunak finantzatzen du Life+ programaren bitartez, eta NEIKER-Tecnalia Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Institutuak eta CEMITEC Industriarako Teknologien Diziplina Anitzeko Zentroak nagusitzen dute. Proiektu honen bidez koltza-laborantzak erabili nahi dira nekazaritza-produktibitatea hobetzeko, eta aldi berean, berotegi-efektuko gasen isuriak murrizteko.
Begetal hori erabiltzeak eskaintzen dituen onurak horiek erabiltzen hasten direnetik bertatik nabarmentzen dira, baita txandakako laborantzan ere, zerealen emankortasuna areagotu eta lurzoruaren egitura hobetu baitezakete. Bildu ostean, koltza bioerregai gisa erabili eta dieselera gehitu daiteke proportzio desberdinetan, hotzeko prentsaketa egin ostean. Prozesu horretan baztertutako produktua animalientzako pentsuak egiteko erabiltzen da, horrela, abeltzainarentzako gastuak murriztuz eta berotegi-efektuko gasen isurketari dagokionez eraginkortasun handiagoa lortuz.
Milioi bat euroko aurrekontua
Neiker-Tecnalia proiektua LIFE+ programa europarrerako hautatua izan da, 2012ko deialdian jasotako 1.150 ekimen guztien artean. 1.024.000 euroko aurrekontua du, eta horietatik 512.000 Europar Batasunak finantzatzen ditu; gainerako guztia Eusko Jaurlaritzak eta CEMITEC erakundeak (azken horrek NEIKER-Tecnaliaren bazkide gisa jarduten du proiektuan) finantzatzen dute.
Testu eta argazkiak: N.T.