Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

2014, Maiatzak 19

Arrain mesopelagikoen biomasa kalkulatutakoa baino 10 aldiz handiagoa da

Gaur egunera arte, planetako arrainen stock totala 2.000 milioi tona ingurukoa zela kalkulatzen zen. Horien erdiak, gutxi gorabehera, arrain mesopelagikoak izango lirateke

, hau da, eremu ozeanikoetan 200 metrotik 1.000 metrora bitarteko sakoneran egoten direnak.
Halere, Xabier Irigoien ozeanografiako doktoreak nagusitzen duen eta AZTI-Tecnaliako ikertzaileen parte-hartzea duen nazioarteko talde batek jakin duenez, arrain horien kopurua kalkulatutakoa baino 10 aldiz handiagoa izan liteke, gutxienez. Emaitzak Nature Communications aldizkarian argitaratu dira.

Arrain mesopelagikoek ozeanoko ilunantz-eremuan ematen dute eguna, 200 metrotik 1.000 metrora bitarteko sakoneran

Arrain mesopelagikoek ozeanoko ilunantz-eremuan ematen dute eguna, 200 metrotik 1.000 metrora bitarteko sakoneran, eta gauean ur-azalera igotzen dira elikatzera; planetako animalia-migrazio handiena dela esan daiteke. Tunidoen elikadurako parte garrantzitsua dira, baina helburu komertzialekin arrantzatzen ez direnez, oso ezezagunak izaten jarraitzen dute.
Azterketa berri honetan, ikertzaileek Malaspina espedizioko datu akustikoak eta eredu trofiko bat konbinatu dituzte, eta arrain horien biomasa, antza denez, lehen kalkulatutakoa baino 10 aldiz handiagoa dela ondorioztatu dute.

Arrain mesopelagikoak ur-azalean elikatzen direnez eta egunero 500 m baino gehiagoko sakoneretara migratzen dutenez, ozeano-hondora garraiatzen den CO2-a bizkortzen dute. Halaber, ur sakonetako oxigeno-kontsumoa handitzen laguntzen dute. Biomasaren kalkulu berriek adierazten dutenez, berriro ebaluatu behar da biomasak ozeanoko ziklo biogeokimikoetan duen eginkizuna.

Artikulu zientifiko honetan jasotzen diren emaitzak lortzeko, zentro, erakunde eta unibertsitate hauetako ikertzaileak aritu dira elkarlanean: AZTI-Tecnalia, CSIC, IEO, Kanaria Handiko Las Palmas, Cádiz eta Oviedoko unibertsitateak, KAUST (Saudi Arabia), Australiako Mendebaldeko Unibertsitatea eta Bergeneko Unibertsitatea (Norvegia).

Malaspina espedizioa (www.expedicionmalaspina.es) 2010eko Consolider-Ingenio programako proiektu bat da, Carlos Duarte (CSIC) buru duena, eta Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak finantzatua. CSICeko, Espainiako Ozeanografia Institutuko, Espainiako 16 unibertsitatetako, museo bateko, AZTI-Tecnaliako eta Espainiako Armadako 27 ikerketa-taldek osatzen dute Malaspina espedizioa. Finantziazioan CSICek, BBVA Fundazioak, Espainiako unibertsitate batzuek eta AZTI-Tecnaliak lagundu dute, eta guztira, 6 bat milioi eurokoa izan da.

Testu eta argazkiak. A.T.