Adierazleak lortzearen helburu nagusia nekazaritza prozesuen iraunkortasuna etengabe hobetzen lagunduko duen informazioa ematea izan behar da, lursail, ustiategi edo agroekosistema batean gertatzen denaren gaineko ezagutze lortzeko.
Hori da Neiker-Tecnaliak antolatutako jardunaldietako ondorioetako bat; bertan, adierazleen erabilerari buruzko hainbat lan erakutsi ziren, baita trena informatikoak ere, iraunkortasunaren irizpideak aplikatzeko. Jardunaldian 60 nekazarik eta sektoreko teknikarik baino gehiagok hartu dute parte, eta Europar Batasuneko Life programakoa den “sigAGROasesor” proiektuaren parte da.
“sigAGROasesor” proiektuaren xedea da nekazariei eta nekazaritzako ustiategien kudeatzaileei landaketen aprobetxamendu eraginkorragoa eta iraunkorragoa lortzea. Ekitaldian agerian geratu da eragileen arteko lankidetza, batez ere adituen artekoa baina baita erabiltzaileena ere, “sigAGROasesor” proiektuko taldeak barneratua duen erronka duela.
Produkzio sistemen iraunkortasunaren kontzeptua, beste ikuspegi batzuen artean, Bizitza Zikloaren Azterketaren metodologiaren aplikazioaren eta inpaktuen ebaluazioaren bitartez landu daiteke, hainbat adierazle erabiliz. Nekazaritzaren sektorean metodologia horrekin lan egiten ari dira, bai maila kontzeptual bai maila praktikoan, Europako politikek ikuspegi hori sustatzen baitute.
Jardunaldian zortzi aplikazio informatiko aurkeztu ziren, iraunkortasun ekonomiko, sozial eta ingurumenekoaren adierazleen kalkulua lantzen dutenak.
Aplikazio informatiko horiek espezifikoak dira nekazaritzako hainbat landaketa eta elikagai-produktutarako, eta landa-lanaren fasea mugatuta egon daitezke, edo lanketa fasea ikuskatzera, edo fase guztietara, banaketa, erabilera eta bizitzaren amaiera barne.
Adituak bat datoz aplikazio informatikoaren konplexutasunaren, horiek mantentzeko arazoen eta erabilgarritasunaren arteko oreka lortu behar dela esaten dutenean. Erabilgarritasuna errazteko, loturak ezarri behar dira informazioa jasotzeko sistemen (landako koaderno elektronikoak, kudeaketa tekniko-ekonomikoaren datuak, etab.) eta lantzen diren aplikazio informatikoaren artean.
Iraunkortasunaren adierazleak lortzearen beste erabilera bat da tresnetatik ateratzen diren txostenek lagundu egin behar dutela nekazariek eta abeltzainek administrazioen edo bezeroen aldetik kudeaketaren inguruan izan ditzaketen legezko baldintzak betetzen, edo atxikita dauden ekoizpen boluntarioko sistemen ingurukoak.
Horrelako adierazleak Nekazaritza Politika Bateratuaren eskema administratiboaren barruan sartzeari dagokionez, adituek ondorioztatu dute aukera hori ez dela kontuan hartzen, baina Politikaren aurrerapenak berrikusteko mekanismoetan adierazleak erabili behar dira, eta dagoeneko horiek aukeratzeko lanean ari dira.
Iraunkortasunaren Adierazleak, funtsean, neurri kuantitatiboak eta kualitatiboak dira, zeinek nekazariari aukera ematen dioten bere landaketen gaineko ezagutza zehatza lortzeko eta, ondorioz, bere landaketen etorkizuneko portaera hobeto asmatzeko. Jardunaldian parte hartu dutenek sigAGROasesor Plataforma izenarekin Interneten dagoen tresna informatiko bat ezagutu ahal izan dute; tresna horrek ingurumen-iraunkortasunaren hainbat adierazle kalkulatzea ahalbidetzen du, baita karbono aztarna eta aztarna hidrikoa ere. Tresna horrek nekazariei laguntzen die landaketaren zein operaziok dituzten ingurumen inpakturik handienak identifikatzen, eta hori funtsezkoa da produkzio sistema berriak ebaluatzeko eta ingurumena hobetzen laguntzeko.
Guztira “sigAGROasesor” proiektuaren parte diren 15 nekazaritza-kooperatiba ari dira dagoeneko aplikazio informatikoa erabiltzen, bost erkidego autonomotan garatuta: Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa, Andaluzia, Gaztela-Mantxa eta Katalunia.
“sigAGROasesor” ekimena Europako Batzordeak onartutako eta finantzatutako Life programa bat da. Liderra eta koordinatzailea INTIA da (Nafarroako Elikagai Teknologia eta Azpiegituretarako Institutua), eta bazkide moduan parte hartzen dute Neiker-Tecnaliak, Albaceteko Institutu Tekniko Agronomiko Probintzialak (ITAP), Andaluziako Nekazaritza eta Arrantza Ikerketa eta Prestakuntzarako (IFAPA), Mas Badia Fundazioak eta Meteorologiako Agentzia Estatalak (AEMET).
Testu eta argazkiak: N.T.