Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2014, Maiatzak 19

Munduko Landa Foroak urteko biltzarra egin zuen

Munduko Landa Foroak apirilaren 3an egin zuen kideen urteko biltzarra, Arkauteko nekazaritzako elikagaien campusean. 2013ko balantzea onartu, eta 2014ko erronka nagusiak aztertu zituzten.

Munduko Landa Foroak mundu osoko familia-nekazaritzan jarriko du arreta, bereziki. Hala, FNNU-2014ren esparruan sortutako estatu-mailako 60 batzorde baino gehiagoren lana lagunduko du.

Erakundearen lehendakaria aldatzea ere onartu zuten biltzarrean. Hamabi bat urtez Munduko Landa Foroaren gidari izan ostean, Juan Luis Laskurainek kargua utziko du. Aurrerantzean, Jose Maria Zeberiori, orain arte MLFren idazkari exekutibo izandakoari egokituko zaio lehendakari izateko ardura. Idazkaritza Belén Balerdiren esku geratuko da. MLFren Zuzendaritza Orokorra, berriz, Auxtin Ortizen ardurapekoa izango da. Aldaketok aurrez onetsi zituen Zuzendaritza Batzordeak, egun horretan bertan, goizez egindako bileran.

MLFren lehendakaritza uzteko ekitaldian, Juan Luis Laskurainek gogorarazi zuen 1998an ezarritako helburuak

MLFren lehendakaritza uzteko ekitaldian, Juan Luis Laskurainek gogorarazi zuen 1998an ezarritako helburuak, erakundea eratzea eragin zutenak, hala nola, landa-garapen jasangarria, aurrerabide demokratikoa eta aberastasuna modu ekitatiboan sortu eta banatzea, egun ere balio dutela. «Orduz geroztik, MLFk ikaragarri hedatu du nazioartera bere ekintza-esparrua. Eta urrats gehiago egin behar dira bide horretan», adierazi zuen Laskurainek. Ekitaldia Eusko Jaurlaritzari eta gainerako babesleei eta kideei eskerrak emateko baliatu zuen, urte hauetan guztietan MLFren jarduera babesteagatik. Biltzarreko kideek Laskurain omendu zuten urteotako ekinaldi saiatu eta altruistagatik.

Ekitaldian Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako sailburuorde Bittor Orozek parte hartu zuen, eta esan zuen «marka dela hain herrialde txikia Munduko Landa Foroaren sorburu izatea, landa-inguruneak balio kualitatibo handia duen arren, pisu kuantitatibo txikia baitu». «Munduan dauzkagun enbaxadoreak zarete, nekazaritzari eta landa-esparruari dagokienez», azpimarratu zuen.

Klima-aldaketa

Biltzarra baino lehen, MLFk hitzaldi bat antolatu zuen Arkauten familia-nekazaritzari eta klima-aldaketari buruz, 2014 baita Familia Nekazaritzaren Nazioarteko Urtea. Intermon Oxfameko gorabeheren arduradun Lourdes Benavidesek erakunde horren klima- eta elikadura-justiziari buruzko kanpaina aurkeztu zuen. Ohartarazi zuenez, herrialdeak ez daude prest klima aldaketaren inpaktuei aurre egiteko, eta fenomeno horrek «ondorio larriak» izango ditu nekazari-familiatan, gosearen aurkako borrokaren «mehatxu nagusia» izateaz gain.

Jarraian, Neikerreko ikerlari Oscar del Hierrok gogora ekarri zuen ikerlanetako aurreikuspenen arabera planetako batez besteko tenperatura 4º C baino gehiago igoko dela eta prezipitazioak % 20 ere murriztuko direla; eta, jakina, horrek Euskadiko nekazaritzan eragin nabarmena izango du. «Plangintza txarrak, epe laburrerako ikuspegiak eta jarrera partzialek arrisku-maila handiagoak ekar ditzakete»; horrenbestez, klima-aldaketa arintzeko eta klima-aldaketara egokitzeko hainbat neurri proposatu ditu, Euskal Autonomia Erkidegoan jada indarrean direnak.