Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

2014, Maiatzak 19

Aztik eta Urak itsasoko belardiak berreskuratu dituzte

2008az geroztik urrats garrantzitsuak eman dira Euskal Herriko itsas belardiak kontserbatzeko eta hobetzeko helburuarekin, Zostera noltii espeziea berreskuratzeko Azti-Tecnalia Uraren Euskal Agentziarentzat egiten ari den lana dela medio.

Zostera noltii espeziea landare fanerogamo bat da, eta katalogazioaren arabera, desagertzeko arriskuan dago. Hark marearteko belardiak osatu ohi ditu euskal kostaldeko estuario batzuetan. Uraren Euskal Agentziak (URA) ikerketa-proiektu bat esleitu zion Azti-Tecnaliari, arrisku horren larritasuna aztertu eta espezie horren egoera hobetzeko jarduerak bultza zitzan. Azken urte hauetan espeziearen eta haren banaketaren kartografia zehatza eta eguneratua egin da. Lortutako emaitzen arabera, euskal kostaldeko hamabi estuarioetatik hiruk bakarrik —Oka (17,20 ha), Bidasoa (1,97 ha) eta Lea (0,62 ha)— dituzte Zostera noltii espeziearen populazioak.

Transplante bidezko berreskuratze-lanak

Zostera noltii espezieak bere kabuz estuario berriak kolonizatzeko aukerak nahiko eskasak dira, horien ingurumen-baldintzak eta uraren kalitatea hobetu egin badira ere.
Horregatik, espeziea hedatzeko modurik eraginkorrena honako hau dela ondorioztatu da: estuario batetik bestera transplanteak egitea. Oka ibaiko estuarioa (Urdaibai) hautatu zen emaile gisa, han baitago Euskal Herriko populaziorik zabalena; hartzaile gisa, berriz, Butroekoa, han baitaude Zostera noltii espeziearen populazioak sendotzeko ingurumen-baldintza egokienak

2009, 2011 eta 2012. urteetan egindako transplanteak emaitza onak izaten ari dira: lekuz aldatutako populazioa sendotzeaz gain, kolonizatutako azalera handitu egin da transplantearen jatorrikoarekin alderatuta.

Itsaski-bilketaren presio handia
Itsaski-bilketak presio kaltegarria egin diezaioke Zostera noltiiren populazioari, etengabeko zapalketagatik eta itsaskia erauzteko egiten diren zuloengatik. Oka ibaiko estuarioko itsas belardietan egindako azterketen arabera, itsaski-bilketaren presioa oso esanguratsua da. Izan ere, biltzaile profesionalen kopuruak behera egin duen arren, isileko eta aisialdiko itsaski-biltzaile gehiago dago.

Ikerketak erakusten duenez, gizarteak, oro har, eta itsaski-biltzaileek, bereziki, ez dute belardi horien eta horiek itsas ingurunearentzat duten garrantziaren berririk.

Garrantzizko habitata beste espezie batzuentzat

Landare horiek marearteko eremuetan —itsasgoraren eta itsasbeheraren arteko tartea— hazten dira, aldapa gutxiko hondo lohitsu edo hareatsuetan, eta funtsezko eginkizuna betetzen dute ekosisteman. Besteak beste, babestoki gisa jarduten dute zenbait arrain- eta krustazeo-espezietako ale gazteentzat; euskarri dira algentzat, eta horiek elikagai diren tamaina txikiko zenbait animaliarentzat (karrakelak); zenbait arrain eta itsas hegaztiren (antzarak) dietaren parte dira; hobetu egiten dute uraren kalitatea, iragazketa-ahalmen handia baitute… Hori guztia oso mesedegarria da ingurunearen egoera ekologikoarentzat eta biodibertsitatearentzat.

Testu eta argazkiak: Azti-Ura