Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2014, Maiatzak 16

Euskadik eta Kataluniak lankidetza protokoloa sinatu dute

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak eta Kataluniako Generalitateak lankidetza-protokoloa sinatu zuten

Bartzelonako Alimentaria azokan, nekazaritzako elikagaien sektorearen lehiakortasuna sustatzeko asmoz. Horretarako, lantalde euskaldun-katalanak sortuko dira zehaztutako eremu bakoitzean lehen sektorearen ekoizte-ahalmena, merkaturatzea, berrikuntza eta nekazaritzako elikagaien nazioartekotzea sustatzeko.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapiak eta Nekazaritza, Abeltzaintza, Arrantza eta Elikadura eta Ingurumeneko kontseilari Josep Mari Pelegrí-k izenpetu zuten hitzarmena Alimentaria azokan, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Oroz eta Euskadiko Nekazaritzako Elikagaien Industriaren ordezkariak bertan zeudela.

Akordio honekin indartu egiten dira Eusko Jaurlaritzak bertako produktuen merkaturatzea bultzatzeko eta indartzeko garatzen dituen jarduerak, gure produktuak ekonomia profesional eta produktiboaren zati aktibotzat hartuta

Pelegrí kontseilariak, berriz, azpimarratu du akordio honi esker elkarlan eta lankidetza bide berriak aurkitu ahal izango direla arlo estrategikoetan aritzeko, esaterako hurbileko produktuen eta kalitatezko produktuen alorrean zein lehen sektorearen ahalmen produktiboaren sustapenaren alorrean. Horrez gain, nabarmendu nahi izan zuen nekazaritzako elikagaien sektorearen nazioartekotzea; izan ere, “une honetan gastronomia, produktuak eta lurralde sustatzeko egiten ari garenak markatuko du krisi ondorengo garaia”. Kalitate, sormen eta berrikuntza etengabeak funtsezkoak dira”.

Gainera, Pelegrik, elikagaien sektorearen munduko erakusleihoetakoa den Alimentaria azokaren baitan, azaldu nahi izan zuen nola “Kataluniak, herrialde txikia den arren, ahalmen handia duen bere produktuak esportatzeko eta nazioartera zabaltzeko”. “Ekintzaileak gara, eta kalitatea, profesionaltasuna eta berrikuntza eskaintzen ditugu. Kataluniako Gobernua eta, bereziki, Nekazaritza Saila, sektoreko aliatu estrategikoa da”.

Tapiak, berriz, adierazi zuen “Kataluniako Generalitatearekin honen moduko hitzarmen bat izenpetuta Euskadiko eta Kataluniako lehen sektoreko eta landa eta itsasertzeko inguruneko pertsonen onurarako diren politikak ahalbidetzen dituzten ekimenak bultzatu ahal izango dira batera”.

Lankidetza Protokoloaren lan-eremuak:
Ekoizpen ekologikoa:
Lantalde bat eratzea proposatzen da, eta helburu nagusia izango du honako mekanismo hauek identifikatzea eta, hala badagokio, partekatzeko aukerak aztertzea:
1. Nekazaritzako elikagaien ekoizpen ekologikoa bermatzeko sistema garatzen elkarri laguntza teknikoa emateko. Eskumena duten agintaritzen eta kontrol-agintaritzen arteko koordinaziorako, langileen prestakuntzarako, besteak beste.
2. Ekoizpenaren eremuan berrikuntza eta ikerketa aplikatua eta elkarlanekoa txertatzen duten proiektuak bateratzeko.
3. Sektoreko emaitzen transferentziarako, prestakuntza-jarduerak eta aholkularitza-mekanismoak trukatuz.
4. Produktu ekologikoen komertzializazio eta kontsumoa komunikatzeko eta sustatzeko estrategia guztien emaitzak identifikatu eta baloratzeko.
5. Kontsumoaren behatoki bat zehazteko eta martxan jartzeko esperientziak trukatzeko.
6. Nekazaritza Ekologikoko Ekoizpenaren Kontseilu Katalanaren eta Euskadin horren homologoa den erakundearen arteko esperientziak trukatzeko.

Helburu nagusia da Katalunian hurbileko salmentaren inguruan garatutako proiektuarekin izandako esperientzia sakon ezagutzea

Zirkuitu laburra, bertako produktua
Eremu honetan, helburu nagusia da Katalunian hurbileko salmentaren inguruan garatutako proiektuarekin izandako esperientzia sakon ezagutzea eta honako hauek partekatzea:
a. Araua abian jartzeko izandako zailtasun nagusiak eta zailtasun horiek konpontzeko emandako irtenbideak.
b. Sektoreak, kontsumitzaileek eta administrazioak ekimen horren gainean egindako balorazioa.
c. Beste ekimen eta estrategia interesgarri batzuk (zirkuitu laburrak, bertako merkatuak, udal merkatuak, produktuen identifikazioa).
d. Gastronomiaren eta sukaldaritzaren sektorearekiko harremana.
Nekazaritzako elikagaien nazioartekotzea
Helburu nagusia da nekazaritzako elikagaien nazioartekotzeko estrategiak eta esperientziak partekatzea eta egon daitezkeen sinergiak identifikatzea.
• Administrazioek beren enpresak nazioarteko eramateko erabiltzen dituzten tresnak identifikatzea.
• Lehentasunezko herrialdeak identifikatzea.
• Lehentasunezko ekintzak eta jarduerak.
• Laguntza finantzariorako eta akonpainamendurako tresnak.
Elkarlanerako sareetan parte hartzea
Gure Gobernuek kanpo-lankidetzarekin lotura duten gaiekiko sentsibilitate berezia dute eta, horretan oinarrituta, Europako eta nazioarteko mundu konplexu baina interaktiboan presentziarik handiena lortu nahi dugu. Eta hori jomuga izanik, hitzarmen honekin honako helburu komunak proposatzen ditugu:

– Zehaztutako lankidetza-eremuetan eragina duten sare nagusiak identifikatzea.
– Elkarlanerako identifikatutako sare guztietara iristeko bidea elkarri erraztea, erabaki estrategikoak hartu behar izanez gero eta horietan pisu handiagoa edukitzeko.
– Helburu komunak lortzeko proiektu eta baliabideak partekatzea ahalbidetuko duten sare eta programetan elkarrekin parte hartzea.
– Formulak ezartzea bion interesekoak diren proiektuak garatzeko, Europako eta nazioarteko partzuergoetan parte hartzeko ditugun aukerak elkarrekin baloratzeko eta garatzeko.

Ezagutzak transferitzea eta berrikuntza
Helburua da lankidetza bideak ezartzea Euskadiren eta Kataluniaren artean bien interesekoak diren eremuetako edo eremu estrategikoetako ezagutzak transferitzeko jardueren hedapenerako. Nekazari, abeltzain eta basozainen bisitak bultzatzea bi erkidegoen artean. Bi erkidegoetako teknikari aholkularien arteko elkarlana erraztea.
Nekazaritzako elikagaien alorreko kooperatibismoa
Helburua da nekazaritzako elikagaien industrian kooperatiben sektoreak duen posizioa indartzea, Euskadiko eta Kataluniako eredu kooperatiboak partekatuz.