Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak eta Hazi fundazio publikoak Nirea ekimena abiarazi dute, Euskadiko lehen sektoreko eta landa eta itsasertzeko inguruneko agente nagusienekin batera.
Erakunde publiko eta pribatuen arteko lidergo partekatuan bultzatutako ekimena da, lehen sektoreak Euskadiko garapen ekonomiko eta sozialen duen garrantziaz sentsibilizatzeko eta garrantzi hori balioesteko bultzatutakoa, lehen sektorea suspertzen eta landa eta itsasertzeko ingurunea biziberritzen laguntzeko helburuarekin.
Bittor Oroz sailburuordea eta Haziko zuzendari nagusi Asier Arrese ez ezik, aurkezpen ekitaldiak honako hauen presentzia eta babesa ere izan zuen: ENBA eta EHNE nekazarien sindikatuetako ordezkariak, Euskadiko Arrantza Kofradietako ordezkariak, Euskadiko Nekazaritza Ekologikoaren Kontseiluko ordezkariak, nekazaritzaren kudeaketarako zentroetako ordezkariak, Landa Garapenerako Elkarte eta elkarte sektorialetako ordezkariak, bai eta lehen sektoreko ekoizleak ere.
Zer da Nirea?
Nirea programa bat da, lehen sektorearen sustapena eta landa eta itsasertzaren biziberritzea azken helburua duena eta lehen sektorea eta landa eta itsasertzeko ingurunea osatzen duten pertsonak protagonista dituena. Ekimen horren bitartez, ezagutzera eman nahi da landa-ingurune biziak bere ingurunean duen garrantzia, daukagun gizartearen ereduaren barruan duten zeregina eta beroiek osatzen dituzten pertsonak balioestea. Hitz batean, Nirea ekimenak ekosistema zaintzea eta landa eta itsasertzeko ingurunearen garapen iraunkorra sustatzea defendatzen du, eta ingurune horrek Euskadiko garapen ekonomiko eta soziala orekatua izaten laguntzen duela onartzen du.
Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuorde Bittor Oroz Nirea ekimena babestearen alde agertu zen, “Euskadiko lehen sektoreko pertsonekin eta landa eta itsasertzeko ingurunean bizi direnekin konpromisoa hartzeak lehen sektore estrategiko, lehiakor eta bizia duen herrialde batekin konprometitzea esan nahi duelako. Gutako bakoitzak ahalegina egitea, ardura hartzea eta konprometitzea esan nahi du, eta Eusko Jaurlaritzak hala hartzen du bere gain”.
Ekimenak Nirea du izena konpromisoa norbanakoarena delako, gutako bakoitzarena, eta konpromiso pertsonal guztiak batuta ekimenaren lorpenak gero eta handiagoak izatea lortuko da
Miren Garmendiak, Euskadiko arrantza sektorearen ordezkaritzan, eskaera bat egin zion euskal gizarteari, erosketei lotuta hartzen dituzten erabakiek herrialdearen ereduari eragiten diotela konturatu daitezen. Hortaz, akordio honekin nahi da gizartea Euskadiko Lehen Sektoreko produktuak identifikatzeko gai izatea (bertako produktua, hurbileko produktua eta kalitatezkoa), eta, zentzu horretan, erosketei lotuta hartzen den erabaki bakoitzak eragin zuzena dauka gure inguruneko eredu ekonomiko, sozial eta kulturalean, eta, beraz, Euskadiko ekoizleei eta Euskadiko produktuak erosita denon onurako den ereduari eusten ari gara.
Azken finean, Belen Balerdik Euskadiko nekazaritzaren sektorearen ordezkaritzan adierazi zuen moduan, «Nirea ekimenaren asmoa da gizarteak erosteko ohituretan lehen sektoreko produktuak sartzeko konpromisoa hartzea, eta, horretarako, kontsumitzailearen inplikazioa benetan garrantzitsua da».
Atxikimendu berrien bila
Nirea Akordioa izenekoaren edukia jakinarazita, hemendik aurrera konprometitu diren sektoreko pertsona eta erakundeak lanean arituko dira, atxikimendu gehiago lortzeko eta proiektu berritzaile honen filosofia zabaltzeko.
Agente sektorialei ez ezik, asmoa da proiektua Euskadiko beste erakunde, enpresa eta instituzio batzuei ere ezagutzera ematea eta haien partaidetza lortzea. Guztien artean, eta batez ere Nirea ekimena bere egiten duten guztiek banaka ematen duten babesarekin, balioetsi nahi da produktuaren figura eta, beraz, landa-ingurune osoa ere bai.
Euskarriak
Nirea hedatzeko, www.nirea.info web-orria sortu da, eta gune horretan argitaratuko da ekimenarekin zerikusia duen informazio guztia; eta berean, akordioarekin bat egin nahi duten guztiek gune horretan adierazi ahal izango dute nahi hori. Halaber, ekimena sare sozialen bitartez zabalduko da eta dibulgazioko bideo bat egingo da ekimenaren berri emateko.
Testu: N. Haig
Argazkiak: M. Arrazola