Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

2014, Maiatzak 16

Lehenbizikoz aurkitu dira Araban patataren mildiua eragiten duten onddoa ugaltzeko A1 eta A2 tipoak

Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Institutuko zientzialariek, Jose Ignacio Ruiz de Galarreta doktorearen zuzendaritzapean, patataren mildiua eragiten duen Phytophthora infestans onddoaren A1 eta A2 sexu-tipoak identifikatu dituzte lehendabizikoz Araban.

Teknikariek baieztatu ahal izan dute bi tipoen arteko gurutzaketak fungizida konbentzionalekiko erresistenteagoak diren aldaerak sortzen dituela, eta aldaera horiek tenperatura- eta hezetasun-kondizio okerrenetan bizirik iraun dezaketela hainbat hilabetez, edo hainbat urtez .

Mildiuaren gaixotasunak patataren ekoizpenaren % 15-20 inguru murrizten du

Zentro teknologikoko adituek ohartarazi dute A1 eta A2 tipoak gurutzatu daitezkeela, eta horrek aldaketa azkar eta garrantzitsuak eragingo lituzkeela Phytophtora infestans onddoaren populazioan, eta andui berri erasokorragoak eta ohiko tratamendu fitosanitarioekiko erresistenteagoak sortu. Horregatik, NEIKER-Tecnalia prospekzio-lan bat egiten ari da estatuan patata ekoizten duten eskualde guztietan, mildiu-populazioak aztertzeko eta karakterizatzeko, eta haien bilakaeraren jarraipena egiteko.

Mildiuaren gaixotasunak patataren ekoizpenaren % 15-20 inguru murrizten du, Liman (Perun) dagoen Centro Internacional de la Papa zentroaren kalkuluen arabera, eta erakunde horrek kalkulatzen du Europan bakarrik 1.000 milioi euro baino gehiagoko galerak eragiten dituela. Horiek bezalako datuen ondorioz, NEIKER-Tecnaliak sakon aztertu du patogenoa, estatuko geografian dauden arraza-motak ezagutzeko, onddoaren aurkako borrokan hobetzeko lehenengo urrats moduan.

Araba izan da ikerketa hasteko aukeratutako lekua. Joan zen udan Phytophthora infestans onddoaren laginak hartu zituzten mildiuak erasandako patata-laboreetan, arabar eskualdeko gune ekoizleetan: Arkauti, Gauna, Heredia, Zuhatzu Donemiliaga eta Iturrieta. Gune bakoitzetik mildiuak kaltetutako laginak hartu zituzten, identifikatzeko helburuarekin. Horretarako, A1 eta A2 tipoetako erreferentziazko anduiekin gurutzatu zituzten.

Bi anduiren sexu-ugalketa gertatzeko, beharrezkoa da bat A1 tipokoa izatea eta bestea A2koa. A1 tipoko erreferentziazko anduiak laborategian gurutzatu zituzten, teknikariek jaso eta isolatutako bost laginekin. Horietatik bik oosporak sortu zituzten, hau da, A2 tipokoak ziren, zehazki Arkautin eta Iturrietan hartutako laginak. Ondoren, isolatutako bost haiek A2 erreferentziazko anduiarekin gurutzatu ziren, eta emaitza izan zen hiru gurutzaketetan oosporak sortu zirela. Gauna, Heredia eta Zuhatzu Donemiliagan jasotako anduiak dira, A1 tipoan katalogatu zirenak. Emaitza horiek baieztatu egin ziren, halaber, DNA atera eta gero egindako teknika molekularren bitartez.

Sexu-ugalketak arraza berriak sortzen ditu

Phytophthora infestans onddoa modu asexualean ere ugal daiteke, gurutzatu gabe. Baina patata-ekoizleentzako arazorik handiena sexu-ugalketa da, patatari modu erasokorragoan erasotzen dioten onddo-arraza berriak eragiten baititu, eta errotik desagerrarazteko tratamenduekiko erresistenteagoak direnak. Araban A1 eta A2 estalketa-motak daudela egiaztatzearen ondorioa da andui desberdinen artean sexualki ugaltzeko aukera dagoela, baita gune desberdinetan badaude ere, haizeak esporak eraman baititzake bata bestetik oso urruan dauden lekuak izan arren; ureztatzeko uraren bitartez ere garraiatu daitezke.

Azken urteotan, patogeno-arraza berriak detektatzen ari da NEIKER-Tecnalia, lehenago ikusi gabeko erasokortasuna dutenak, eta merkatuan dauden fungiziden printzipio aktiboekiko erresistentzia dutenak. Arraza berriek, gainera, hobeto jasaten dituzte klimaren gorabeherak. Oro har, Phytophthora infestans onddoak 10º C-tik gorako tenperaturak behar ditu, eta % 90etik gorako hezetasuna, eta 27-30º C-tik gorako tenperaturek garapena eten ohi dute.

Kontrolatzeko metodoak

Gaixotasuna garatzeko aldeko garai meteorologikoak aukeratzeak lagundu egiten du tratamendua egiteko une egokia aukeratzen. Gaur egun, joera da gaixotasunaren kontrol integratua egitea, gaixotasuna garatzeko eta fungizidak ezartzeko egokienak diren urte-sasoiak iragartzeko sistemak konbinatuz. NEIKER-Tecnaliako adituek gomendatzen dute printzipio aktibo desberdinak dituzten hainbat fungizida erabiltzea, onddoan behin eta berriz fungizida bera erabiltzeagatik agertzen den erresistentzia galarazteko.

Landarearen lesioak onddoaren erasoa gertatu eta bosgarren egunetik ikus daitezke. Sintomak, hasieran, beheko hostoetan agertzen dira, eta hostoen punta eta ertzetan aureola berde edo hori bat antzeman daiteke. Aureola horrek ehun osasuntsua eta hildakoa bereizten ditu. Ondoren, lesioak hostoaren gainazalaren gainerako zatira hedatzen dira, eta kolore berde ilun, arre edo beltzeko orbanak agertzen dira.