Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2014, Maiatzak 16

The Food Mirror proiektua are gehiago zabalduko du AZTI-Tecnaliak aplikazio mugikor baten bidez

Plataforma birtual bat eta Android terminalerako dagokion aplikazio mugikorra (App-a) plazaratu zuen apirilean The Food Mirror proiektuak (AZTI-Tecnaliak sustatua).

Tresna horri esker, elikadura-joerei buruz eguneroko bizimoduan aurkitzen dituzten berrikuntzak eta joerak parteka ditzakete erabiltzaileek, irudien bidez. The Food Mirror du izena aplikazioa. Doakoa da eta Google Playetik deskarga daiteke.

AZTI-Tecnaliarekin —itsas eta elikagai-arloko ikerketan espezializatutako zentro teknologikoa— lankidetzan jardungo den nazioarteko begirale- eta kontsumitzaile.komunitate zabal baten partaidetza ahalbidetuko du aplikazioak. Elikadura-kontzeptu berritzaileak identifikatzen laguntzen du aplikazioak, eta komunitatearen erabiltzaile guztiekin partekatzen ditu produktu, zerbitzu, ekimen, kanpaina, saltoki eta abarren irudiak, tresnari ezarritako bederatzi kategorietakoren batean: sense, experience, ethic, convenience, design, health, tech, communication eta people (zentzua, eskarmentua, etika, egokitasuna, diseinua, osasuna, teknologia, komunikazioa eta jendea).

Herritarren lankidetzak elikaduraren berrikuntzarako joera eta aukera berriak aurkitzen lagunduko die AZTI-Tecnaliako ikertzaileei, elikagai berriak sortzeko bidean.

Elikagaien lehen begirale- eta kontsumitzaile-komunitate orokor horren ekarpenak honako webgunean prozesatu, aztertu eta plazaratuko dira: www.thefoodmirror.com. Zenbait zerbitzu eskaintzen ditu aipatutako zentro teknologikoak proiektu horren bitartez, hiru ardatz hauen inguruan betiere: kontsumitzailearen eta joeren ikerketa, negozio-adimena (food business intelligence) eta gogoeta- eta sorkuntza-saioak.

Enpresa- eta gizarte-ikuspegitik ekiten dio The Food Mirror-i AZTI-Tecnaliak. Alde batetik, merkatua ikertzea du xede, kontsumitzailearen azterketa eta partaidetza sustatzeko metodologia aitzindariak erabiliz. Bestetik, ideia gauzagarriak eta konponbide errentagarriak eskaintzea ere helburu du, elikagaien eta gastronomiaren sektoreari negozio-erabakiak hartzen laguntzeko. Bartzelonako Feria Alimentarian aurkeztu zen aplikazioa.