Aurreko otsailean, Okilei buruzko nazioarteko 7. Biltzarra egin zen Vitoria-Gasteizen. Jardunaldi horretan elkartu zen ekologian eta okilak zaintzen munduko aditu nagusi asko, hegazti-mota horiei buruzko ezagupenak eta azken ikerketak elkarri trukatzeko asmoz.
Ornitologoentzat berezko xarma izateaz gain, eta diziplina bio-ekologiko askotan eredugarri izan badira, okilak oso inportanteak dira baso-ekosistemetan, bigarren mailako hartzaileek erabil ditzaketen substratuak eta zuloak sortzen baitituzte (intsektuak, ugaztunak, beste hegazti batzuk…), eta horrek laguntzen du basoetan nitxoak irekitzen eta ugaritzen.
Biltzarrean, 115 espezialistak hartu zuten parte, eta hura hiru saiotan egituratu zen: “basoko habitatak kudeatzea eta okilak zaintzea”, “portaeraren ekologia” eta “ekologia, genetika eta demografia”. Hauek izan ziren hitzaldien esparruak: Martjan Lammertink-ek hegazti-mota horren zaintzari buruzko ezagupenak eta joerak aztertu zituen; Walter Koenig-ek Ameriketako haritz-okilaren portaera sozialaz hitz egin zuen; eta Hans Winklerr-ek okilen filogenia eta bilakaera konparatuari buruz hitz egin zuen. Hizlariek hartutako beste alderdi batzuk, besteak beste, hauek izan ziren: ekosistemetan izaera adierazlea eta giltza-espezie gisa, basoak ustiatzeko hainbat intentsitate tolerantziaren aurrean, berreskuratzeko programak gauzatzea, basoak zatikatzearen ondorioak, eta populazioak bereizteari eta horien egitura genetikoari buruzko ingurumen-historiaren ondorioak.
Ekitaldiak ere balio izan zuen azken ikerketak aurkezteko, zehazki, okil ertainen populazioaren habitata ezaugarritzeari eta hautemateari buruz (Dendrocopos medius). Okil arraro horren presentzia eta dentsitatea lotuta daude arbola handiak egotearekin, zehazki, Quercus generokoak (36 cm baino diametro normalizatu handiagoa); izan ere, azalaren gainaldea lotzen da, ziur aski, baliabide trofikoak eskura izatearekin. Zenbakitan adierazita, Izkiko gunea izango litzateke Iberiar Penintsulako populazio garrantzitsuenetako bat, espezie hau murrizten baita Euskal Herriko eta Kantauriko zenbait menditara.
Lan horiek gauzatu dira LIFE+ Pro-Izki eremuan (www.izkilife.com). Arabako Foru Aldundiak eta Hazi Fundazioak koordinatutako proiektu honek habitata lehengoratu eta hobetu nahi du, Izkiko Quercus pyrenaica-ko harizti zabalari lotutako fauna eta florako hainbat espezierentzat; horixe baita Arabako parke natural honen naturaren aktibo nagusiena, eta, gainera, Natura 2000 sare barruan BIL eta HBEB aitortua izan da. LIFE eremuan, hainbat ekintza ari dira garatzen, hariztiaren egitura eta bizi-gaitasuna hobetzera zuzenduta, baita baso-igel jauzkariaren, Bechsteingo saguzarraren eta Rhynchospora fusca ziperazeoaren populazioak sustatzera ere.
Testua eta argazkiak: Hazi Fundazioa