Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2014, Martxoak 13

Eusko Jaurlaritzak nekazari gazteen estatutu berria onartu du

Eusko Jaurlaritzak Nekazari Gazteen Estatutua onartu du. Hori abiaraztearekin, bada, gelditu egingo da nekazaritza-sektorearen eta landa-ingurunearen zahartzea.

Gainera, gazteek eskura izango dituzte laguntza-planak, nekazaritzako lurzorua, ekoizpen-bitartekoak, prestakuntza-planak eta ustiapenen titulartasunak.

Lehen sektorea eta, oro har, landa-mundua zahartzen ari da; izan ere, Euskadin, nekazarien % 30ek 65 urte baino gehiago dizute eta % 5 baino ez dira jotzen 40 urtetik beherako nekazari gaztetzat. Hori horrela izanik, Eusko Jaurlaritzak estatutu berri hau sustatu du, hiru lurralde-historikoetako administrazioekin lankidetzan. Nekazaritza-sektorearekin lotutako jarduera ekonomiko bati ekin nahi dioten gazteek dituzten zailtasunak –esaterako, lurzoruak eskuratzea eta egin beharreko inbertsio handiak– arintzea da helburua.

Nekazaritza eta Elikadura Politikako Legeak zehazten duenez, euskal administrazioen jarduerek ekintza positiboaren printzipioa jarraitu behar dute. Hori dela-eta egin da Nekazari Gazteen Estatutu hau, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordeak legegintzaldiaren hasieratik landu duena. Euskal lehen sektoreko belaunaldi-txandakatzea bultzatzeko eta, horretarako, administrazio eskudunekin batera koordinatutako ekintza zehatzak bultzatzeko erabakimena erakusten du.

Berrikuntza nagusiak

Estrategia berrietako bat txandakatze irekia da. Horren arabera, gazteek nekazaritza-ustiapeneko jarduerak egingo dituzte lana utziko duten titularrek gidatuta; hartara, geroago beren ardurapean izango diren ustiapenak kudeatzen irakatsiko diete.

Beste bat azpiegituren eta ekipamenduen bitartekotza-zerbitzua da. Horri esker, errazagoa izango da makinak, biltegiak, eta abar eskuratzea.

Estatutu honetan aurreikusitako beste neurri batzuen helburua lurzoruak eskuratzeko erraztasunak ematea da (lehentasuna Nekazaritzako Lurzoruen Funtsetan –lurzoru-bankuak–, agroaldeetan, mendi publiko eta herri-mendietan, eta abar).

Gainera, estatutuak inbertsioetan laguntzeko berariazko ekintzak barne hartzen ditu (lehen instalazioa, azpisektore-plan eta -programetarako lehentasuna, finantza-erakundeekin sinatzeko hitzarmenak, diru-laguntzak aurreratzea, laguntza fiskalak edo nekazaritzako aseguruetako hobariak).

Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak nekazari gazteen alde dituen konpromisoa jasotzen du: erkidegoko legedian biltzen diren gehieneko laguntza-zenbatekoak eta -ehunekoak zehaztea; hobariak finantza-ekarpenetan eta beste uzta-aseguru batzuk; elkarteak eratzeko laguntza-neurriak antolatzea eta aldi baterako ezintasun, opor edo atseden kasuetarako ordezkapen-zerbitzuetan lehentasuna ematea.
Bada irismen ekonomiko txikiagoa duen baina oso garrantzitsua den beste neurririk, esate baterako, nekazaritza arloko ekintzailetasunari erakunde-sariak ematea eta elkarte eta erakunde profesionaletako zuzendaritza-organoetan gazteak egotea sustatzea.

Euskal administrazioek hartuko dituzte beren gain beharrezko finantza-baliabideak.
8/2014 Dekretua, 2014ko otsailaren 4koa, Nekazari Gazteen Estatutuarena, ikusi.

 

Testua: R.S.

Argazkiak: CC BY-3.0-ES 2012/EJ-GV/Irekia-Gobierno Vasco/Mikel Arrazola