Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2014, Martxoak 12

Euskadi aurrera doa bertako abere arrazak arautzeko lanetan

Eusko Jaurlaritzako Kontseiluak onartu egin du “Bertako Abere Arrazak zaintzeko, hobetzeko eta bultzatzeko eta abere arrazak bultzatzeko arauak ezartzen dituen Dekretua”.

Dekretuaren helburu nagusietako batzuk dira bertako abere arrazak zaindu, hobetu eta sustatzeko oinarrizko arauak ezartzea eta euskal abere arrazen arauketa zooteknikoa egitea. Era berean, testuak “Euskal Autonomi Erkidegoan erregistratutako abere eta ekidoen arrazak zaindu, hobetu eta sustatzea helburu duten” abere hazleen elkarteen funtzionamendua arautzen du.

Dekretu honek Euskal Herriko bertako abere arrazei eta arrazok sustatzea helburu duten elkarteei buruzko abenduaren 26ko 373/2001 Dekretua ordezten du, zaharkituta gelditu baita. Araudi berriak dituen berritasun nagusiek elkarteen eta administrazioen zereginaren definizioarekin lotura dute. Elkarteak abere arrazen liburu genealogikoez eta kudeaketaz arduratuko dira, eta administrazioek, berriz, zaintza eta kontrola egingo dute.

Autonomia eta protagonismo handiagoa ematen zaie Elkarte Kudeatzaileei, arrazaren definizioa arraza bakoitzaren hazleen esku utzita

Autonomia eta protagonismo handiagoa ematen zaie Elkarte Kudeatzaileei, arrazaren definizioa arraza bakoitzaren hazleen esku utzita. Dekretu berrian ezartzen denez, liburu genealogikoak lurralde elkarteek osatutako bigarren mailako elkarteen ardura izango dira (federazioak), izan ere, EAE osoan dauden abere arraza bakoitzaren hazleen arteko elkarlana bultzatu nahi da, bide batez sektore barruko lankidetza indartuta.

Araudi berriak 19 artikulu ditu guztira, eta artikulu horietan hainbat alderdi aztertzen dira banan-banan, esaterako hauek: kontzeptuen definizioa, aplikazio eremua, elkarteen erregistroa, informazio sistema eta datu baseak, genetikako laborategien erregistroa, Arrazen Koordinaziorako Batzordearen funtzioak, Katalogo Ofiziala, Liburu Genealogikoaren edukiak, erakundeen onarpena, elkarteen betebeharrak, hobekuntza eta zabalpenerako programak, arrazaren kontrol teknikoa eta Kontrol Teknikorako Batzordearen eginkizunak.

Euskal Abere Arrazak

Behiak: Betizu, Montxinoa, Piriniotarra eta y Terreñoa.
Ahuntzak: Azpi Gorri
Ardiak: Karrantzako Muturbeltza eta Sasi Ardia
Zaldiak: Enkarterrietako astoa, Euskal Herriko Mendiko zaldia eta Pottoka
Txerriak: Euskal Txerria
Txakurrak: Erbi Txakurra, Euskal Artzain Txakurra Gorbeiako eta Iletsua, Enkarterrietako Billanoa eta Billanukoa.
Hegaztiak: Euskal Antzara, Euskal Oiloa (beltza, gorria, lepasoila, marraduna eta zilarra).

Testua. Nerea Haig

Argazkiak: CC BY-3.0-ES 2012/EJ-GV/Irekia-Gobierno Vasco/Mikel Arrazola