Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasuneko Sailaren asmoa da Euskadiko nekazaritzako elikagaien salmentak eta presentzia areagotzea bertako merkatuan zein merkatu internazionalean.
Martzoan gastronomia eta kalitateko produktuen erakusleiho izango dira Madrileko Gourmets Azoka, Bartzelonako Alimentaria eta Düsseldorfeko Prowein azoka. Euskadik gune propioa izango du mundu osoko elikagai eta edarien azken berritasunak aurkeztuko diren azoka hauetan.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailak, Elikaduraren Euskal Industriaren sustapena babesteko egiten dituen jardueren barruan, 100 euskal enpresak Estatuko elikagaien azokarik nagusienetan (Gourmets Madrilen eta Alimentaria Bartzelonan) eta Alemaniako Mahastizaintza eta Ardogintzako Sektoreak egiten duen azokarik garrantzitsuenean izango duten partaidetza bateratua bultzatu du.
Azoketan presente izango diren euskal produktuen artean ditugu Eusko Label kalitate eta jatorri egiaztagiri ofiziala duten produktuak zein beste hainbat Jatorri Izendapena dutenak (Ardoa, Txakolina, Gazta), bai eta Kontserbak, Gozogintzako produktuak, Pateak, Añanako gatza eta beste batzuk ere.
Euskadiko nekazaritzako elikagaien industriaren garapenean eta sustapenean laguntzea da Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetzaren helburuetako bat; izan ere, bere asmoa da Euskadiko nekazaritzako elikagaien salmentak eta presentzia areagotzea bai bertako merkatuan, bai eta merkatu internazionalean ere.
Argazkia: CC BY-3.0-ES 2012/EJ-GV/Irekia-Gobierno Vasco/Mikel Arrazola