Eusko Jaurlaritzako eta Euskadiko kofradietako ordezkariek bilera egin dute Orion aurrerantzean berdelaren arrantzarako zehaztu diren baldintzak aztertzeko eta baloratzeko.
Bileran izan da Arantza Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunerako sailburua, Bittor Oroz, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordea, eta Leandro Azkue, Arrantzako Zuzendaria.Kofradietatik berriz, Iñaki Zabaleta, Bizkaiko Kofradien Presidentea eta Eugenio Elduaien, Gipuzkoako Kofradiako Presidentea izan dira beraien talde kideekin.
Prozesua abenduan hasi zen
Prozesua abenduan hasi zen, txitxarro eta berdelaren inguraketa arrantzarako kuoten lehen banaketa eginda (Gipuzkoako arrantzalei gehien bat dagokiena), eta, bukatzeko, arrantza tresna txikiko arrantzarako (Bizkaitarrei dagokiena) %42,06ko arrantza kuota zehaztu da euskal flotarako, kontuan izanda estatuari egokitu zaion kuota osoa.
Eusko Jaurlaritzaren ustez banaketa orekatua da eta sektorearen iraunkortasunerako lagungarria izango da. Arantza Tapiaren hitzetan banaketa honetarako ezarri diren irizpideak historikoki gure sektoreak defendatutakoak dira. “Arrantza olinpikoa” delakoa baztertu, eta arrantza zentzuduna, arduratsua eta antolatua egitea da gakoa.
Testua. A.E.
Argazkia: CC BY-3.0-ES 2012/EJ-GV/Irekia-Gobierno Vasco/Mikel Arrazola