Sustrai argazki-lehiaketa oinarriak
1.Nahi duten guztiek har dezakete parte lehiaketa honetan.
2. Lehenengo sektorearekin edo baserri giroarekin lotutako gaiak atera behar dira argazkitan, honako azpikategoria hauetako edozein:
– Nekazaritza
– Abeltzaintza
– Arrantza
– Basogintza
– Nekazaritzako elikagaien industria
– Gastronomia
– Turismoa
– Baserri-inguruen garapena
– Teknologia, berrikuntza eta ikerketa
– Inguru naturala, fauna eta flora
– Baserri inguruko jendea
3. Antolatzaileek obrak onartzeko edo ezezteko eskubide osoa dute.
4. Argazkiak euskarri digitalean aurkeztu behar dira, JPEG artxiboan, eta, gutxi gorabehera, 1,5 mpx-eko bereizmena eduki behar dute.
5. Argazkiak koloretakoak edo zuri-beltzak izan daitezke.
6. Originalak jasotzeko epea 2014ko apirilaren 1ean irekiko dugu, eta 2014ko ekainaren 30ean itxiko.
7. Lehiatzaile bakoitzak, gehienez ere, 3 argazki aurkeztu ditzake. Ukitutxoak dituzten argazkiak onartuko ditugu, baina ez fotomuntaketarik. Ontzat emateko, ezingo dira beste inongo lehiaketatan dagoeneko saria jaso duten argazkiak izan. Argazki bakarra edo argazki multzoa edo seriea izan daitezke saridun.
8. Obrak posta elektronikoz bidal daitezke, helbide honetara: sustraidigitala@ej-gv.es. Mezuan argi eta garbi adierazi behar da argazkien izena, egilearen izena (ezizena jar daiteke) eta kontakturako telefonoa eta helbidea. Posta arruntaz ere bidal daitezke, helbide honetara: Revista Sustrai, San Sebastián-Donostia s/n 01010 Gasteiz. Sartu argazkiak gutun-azalean, eta adierazi argazkien izena, egilearen izena (ezizena jar daiteke), helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa.
9. Antolatzaileek ez dute ardurarik hartuko bidaltzeko garaian edo erakusteko garaian, obrak kaltetzen badira, eta bere erruz izan ez bada. Komeni da ondo babestuta bidaltzea argazkiak.
10. Beharrezkoa bada, aurreneko selekzioa egingo dugu, eta hortik erabakiko dute epaileek finalera zein argazki pasatuko diren.
11. Aurkeztutako obrak Sustrai Digitalaren “Lehiaketa” atalean jarriko ditugu denek ikusteko, 2014ko apirilaren 1etik ekainaren 30a bitartean. Epaileen erabakia 2014ko uztailaren 15ean azalduko dugu.
12. Honako sari hauek daude irabazleentzat:
1.arentzat: Nekatur sareko nekazaritza-turismo batean asteburu-pasa eta Euskolabel produktuak.
2.arentzat: Nekatur sareko nekazaritza-turismo batean asteburu-pasa.
3.arentzat: Euskolabel produktuak.
Sariak ezin dira pilatu.
13. Sustrai aldizkariko arduradunak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko prentsa-kabineteko arduradunak izango dira epaile, baina argazkigintzako profesionalengana ere jo dezakete aholku-eske. Epaileen erabakia behin betikoa izango da, eta ezingo zaio kontra egin
14. Obra saridunak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailarenak izango dira aurrerantzean, alegia, argazkien egileek sailari emango dizkiote esplotazio-eskubideak, esklusiban, katalogoetan edo liburuetan erreproduzitzeko, erakusketetarako eta abar. Lagapen horren trukean, hemen oinarrietan adierazi ditugun sariak emango dizkie egileei.
15. Saririk jaso ez duten obrak egileei itzuliko zaizkie, hala eskatzen badute, epaileek erabakia azaltzen dutenetik hilabeteko epean. Epe horren barruan, egileren batek ez badu bere obra erreklamatu, ulertuko dugu egileak uko egiten diela argazkien gaineko eskubideei
16. Parte-hartzaileek berek izan behar dute argazkien egile, edo jabetza intelektuala eduki behar dute, eta jabetza intelektualaren gainean eta norberaren irudiaren eskubideen gainean indarrean dauden lege-xedapenak betetzeaz arduratu behar dute. Adierazi behar dute, erantzule eginez, lehiaketa honen inguruan bere obra hedatzeak edo erreproduzitzeak ez diola kalterik egingo ez lehiatzaileari berari ez beste inori ere.
17. Lehiaketa honetan parte hartzeak esan nahi du lehiaketaren oinarriak oso-osorik onartzen direla.