Euskadiko Gobernu baten Nekazaritzako lehen sailburuaren izena –Gonzalo Nardiz Bengoetxea– daramaten sariak berreskuratu ditu Eusko Jaurlaritzak
; 2004an sortu ziren nekazaritza eta arrantzako sektoreetan ibilbide profesionalak aintzat hartzeko. Hamar urte geroago indartu egin dira errekonozimendu hori elikadurako sektorera zabalduta.
Otsailaren 28ra arte sari horietarako hautagaitzak aurkezteko epea zabaldu izan da. Iñigo Urkullu lehendakariak udaberrian emango ditu nekazaritza eta/edo arrantzako sektoreetan garrantzi bereziko ibilbide profesional luzea garatzeagatik nabarmendu diren pertsonen edo kolektiboen balioa gizartearen aurrean nabarmentzeko; ondorio horietarako, nekazaritzako sektorearen barruan nekazaritza, abeltzaintza, basogintza eta elikadurako sektoreak jasotzen dira.
Hauek bete behar dituzte sarion onuradunek:
1.- Ibilbide profesionala gehienbat Euskal Autonomia Erkidegoan garatu izana.
2.- Ibilbide profesional sendoa eta behar bezain luzea izatea.
Hautagaitzak aurkeztu ahal izateko gutxienez EAEko sektoreko bi eragileren babesa behar dute, bai eta hautagai gisa izendatutako pertsonaren edo kolektiboaren onespena ere; halaber, memoria bat ere aurkeztu behar da. Memoria horretan proposatutako pertsonaren edo kolektiboaren ibilbide profesionala zehatz-mehatz jasoko da, horri, oihartzun edo garrantziagatik, berezitasuna ematen dioten alderdiak nabarmenduta.
Agiriak Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapenerako eta Europako Politiketako Zuzendaritzara igorriko dira (Donostia kalea 1, 01010 Gasteiz) Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.4 artikuluan adierazitako bideetako edozeinen bitartez.
Epaimahaiak apirilaren 30a baino lehen emango du epaia, eta saridunek «Hiru elementuak» izeneko Jabier Herreroren eskultura jasoko dute Lehendakaritzako egoitzan egingo den jendaurreko errekonozimendu-ekitaldi batean.
Informazio gehiago:
http://www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.net/r48-bopv2/eu/bopv2/datos/2014/01/1400103e.pdf